CURSO ONLINE EN DIRECTO - Un Imperio de mármol: piedras ornamentales y canteras en la Península Ibérica en época romana

30.Ira - 02.Urr

Kod. X78-20

Jardueraren hizkuntz ofiziala: gaztelania

Erabilgarritasuna kalkulatzen...

Itxarote zerrenda
Data gaindituta

Erromatar munduko arkitektoen, eskultoreen, dekoratzaileen, epigrafisten eta horrelakoen lan materialik gogokoena harri apaingarriak ziren, eta harri apaingarri guztien artean, marmola zen preziatuena. Inperioak lortutako luxuaren sinboloa ziren harri apaingarriak, eta apainketa-kultura hori mendebalde urruneraino ere iritsi zen, Iberiar penintsularaino. Bere hiriek Erromako metropoliaren ahalik eta antz handiena izan zezaten nahi izan zuten Iberiar penintsulako biztanleek. Harri apaingarrien erabilera hedatzeak erromatar geografiaren irudia berdindu zuen, eta, gainera, materialak erauzteko eta apainketa kultura merkaturatu eta zabaltzeko makineria aparta jarri zuen martxan.

Harrobirik ezagunenak Egeo itsasoko marmol zuria eta arabiar basamortuko porfidoa ematen zutenak dira, baina baziren, Inperio osoan sakabanatuak, beste hainbat harri ematen zituztenak ere. Ikerketa espezializatuei esker gero eta informazio zehatzagoa dugu. Haitz-igneoen eta arroka metamorfikoen konposizioari erreparatuz, jatorri bakoitzeko markatzaile zehatzak identifika daitezke, non eta harri horien banaketa sareak xehekiago ezagutzen laguntzen ari baita ikerketa hori, eta, aldi berean, ondarea identifikatzen laguntzen ari da. Azken batean, erauzketa jardueren ondorioz sortutako paisaiek, harrobiek, ikuspegi poliedrikoa ematen digute, balio estetikoek zein arkeologikoek osatutakoa.

Gaur egun, dudarik gabe, Iberiar penintsulan ari dira egiten alor honetako ikerketarik abangoardistenak, eta harrobi esanguratsuak ezagutu dira, hainbat agertoki geografikotan. Ekarpen berrioi esker, nabarmen sakondu ahal izan dira Iberiar penintsulan harri apaingarriak eskulturarako, euskarri epigrafikoetarako, eraikinen estalduratarako... kontsumitzeari buruzko ezaupideak, baita prestigiorik handieneko baliabideak merkaturatzeko erabiltzen ziren nazioarteko sareei buruzkoak ere.

Ikastaroak Iberiar penintsulak erromatarren garaian zituen harrizko baliabideak aztertuko ditu, eta, horretarako, harri apaingarririk adierazgarrienak ekoizteko ziklo osoa jorratuko du, hasi harrobietako erauzketatik eta buka berrerabileran, tartean merkaturatzea eta apaingarritarako erabilerak direla.

Helburuak

Erromatar mundura gerturatzeko ildo berritzaile bat proposatzea: eraikin, espazio publiko eta luxuzko objektuetarako harri apaingarriak erauzteko jarduerak eta harrion manufaktura.

Iberiar penintsulan marmolei eta harrobiei buruz egin diren azken ikerketen emaitzak ezagutaraztea.

Harri apaingarriak ekoizteko ziklo osoa marraztea, hasi harrobietako erauzketatik eta buka berrerabileran, tartean merkaturatzea eta erabilerak direla.

Jarduera nori zuzenduta

  • Unibertsitateko ikaslea
  • Unibertsitarioak ez diren ikasleak
  • Irakasleak
  • Profesionalak
  • Publiko orokorra

Kolaboratzaileak

  • Gipuzkoako Foru Aldundia Gordailua
  • Irungo udala
  • Oiasso museoa
  • Online ikastaroa zuzenean
    • Artea eta Kultura
    • Historia
  • 30.Ira - 02.Urr
  • Online zuzenean
  • Gaztelera
  • Balio akademikoa: 30 ordu