CURSO ONLINE EN DIRECTO - Videovigilancia y seguridad en espacios públicos. Nuevos retos - nuevos paradigmas. Comisiones de Videovigilancia y Autoridades de Protección de Datos

08.Ira - 09.Ira

Kod. X57-20

Erabilgarritasuna kalkulatzen...

Itxarote zerrenda
Data gaindituta

Uda Ikastaro hau online zuzenean da, baina nahi izanez gero, PRESENTZIAL egiteko aukera dago. Ikastaroa presentzialki egin nahi bazenu, sakatu PRESENTZIAL gainean Ikastaroaren fitxan sartzeko.

Leku publikoetako bideozaintza segurtasun indarren eginkizuna izan daiteke, 4/1997 LOa aplikatuta, kasu horretan. Segurtasun indarren eginkizuna ez denean, aintzat hartu behar da datuak babesteko araudia (2016/679 EB erregelamendua eta 3/2018 LO), eta Datu Pertsonalak Babesteko Agintari Independenteen bermea dauka. Gainera, kontuan izan behar da ere segurtasun pribatuaren arloko araudia (5/2014 Legea). Polizia indarren bideozaintzari dagokionez, administrazio baimenak behar du organo berezi baten txosten lotesle eta nahitaezkoa: 4/1997 LOak aurreikusten duen Bideozaintza Batzordea, dagokion autonomia erkidegoko Auzitegi Nagusiaren presidentea buru duena. Horrek esan nahi du autonomia erkidego adina Bideozaintza Batzorde daudela.

Ikastaroak aztergai eta eztabaidagai nagusi izango du Espainiako estatuko Bideozaintza Batzordeak egiten ari diren 4/1997 LOren interpretazio eta aplikazio desberdina. Gainera, 4/1997 LOa errealitate historiko zehatz baten emaitza da, kriminalitate mota zehatz bat eta zaintza teknika egoera jakin bat dituena. Errealitate hori aldatu egin da: delitu mota berriak sortu dira, babesa eta zaintza behar dituzten eremu berriak, eta aurrerapen teknologikoak guztiz zaharkitua utzi du 4/1997 LOa gai askotan.

Bestetik, gero eta sarriago, saihestu egiten dira lege horren aplikazioa eta bermeak, eta segurtasun enpresa pribatuen esku uzten dira zaintza lanak, baita leku publikoetan ere. Horregatik, funtsezkoa da Datuak Babesteko Agintari Independenteen ikuspuntua.

interesgarria da ere aztertzea bideozaintzaren fenomenoa zehazki juridikoak ez diren beste ikuspegi batzuetatik, eta bereziki egokia izan daiteke ikuspuntu kriminologikotik aztertzea. Halaber, bideozaintzaren alternatiba posibleak ere aztertu behar dira, komeni denean segurtasuna beste modu batez bermatzea, eta Zuzenbide Konparatuaren analisia: bideozaintzaren bilakaera beste herrialde batzuetan (adibidez, Espainiako sistemarentzat eredu gisa hartu zen Frantziako bideozaintza).

Helburuak

4/1997 Lege Organikoaren babespean poliziak leku publikoetan egiten duen bideozaintza aztertzea.

4/1997 LOa bideozaintzaren premia berrietara egokitzeko beharra aztertzea, segurtasun arrazoiengatik eta aurrerapen teknologikoetara egokitzeko.

Autonomia erkidegoetako Bideozaintza Batzordeek 4/1997 LOa nola interpretatzen eta aplikatzen duten aztertzea.

4/1997 LOaz kanpoko leku publikoetako bideozaintza aztertzea. Datuen babesaren araudiari eragiten dio.

Kasu hauetan egiten den bideozaintza aztertzea datuak babesteko 2016/679 Europako Erregelamenduaren ikuspegi berritik (3/2028 LOra ekarri dena).

Datuak babesteko Agentzia Independenteen eskumenak aztertzea.

Bideozaintzaren sistema alternatibo posibleak aztertzea, segurtasuna bermatuko dutenak eta eskubideak gutxiago mugatuko dituztenak.

Gaia aztertzea ikuspegi konparatu batetik, beste herrialde batzuetako adituen laguntzaz.

Jarduera nori zuzenduta

  • Unibertsitateko ikaslea
  • Profesionalak

Kolaboratzaileak

  • Cátedra de Derechos Humanos y Poderes Públicos de la Universidad del País Vasco
  • Consejo General del Poder Judicial
  • Departamento de Seguridad del Gobierno Vasco
  • Fiscalía General del Estado
  • Online ikastaroa zuzenean
    • Kriminologia
    • Zuzenbidea
  • 08.Ira - 09.Ira
  • Online zuzenean
  • Gaztelera
  • Balio akademikoa: 20 ordu