Cursos de Derecho Internacional y Relaciones Internacionales de Vitoria-Gasteiz

16.Uzt - 19.Uzt

Kod. D08-19

Jardueraren hizkuntz ofiziala: gaztelania

Erabilgarritasuna kalkulatzen...

Bi aukera hauek dituzu matrikula egiteko:

Online matrikula

Inprimakia deskargatu eta bidali

Itxarote zerrenda
Data gaindituta

Ikasleentzako prezio murriztua eta ostatu beka eskaera egiteko, Curriculum Vitae-a, irakaslearen eskutitza eta ikasle izatearen agiria cdinternacionalvitoria@gmail.com emailera bidali. Laguntza aurrekontuaren arabehera banatuko da. Murrizpena onartzen bada, onarpenaren eskutitza atxikitu.

Vitoria-Gasteizko Nazioarteko Zuzenbidearen eta Nazioarteko Harremanen Ikastaroek, bost egunetan zehar, Zuzenbidearen eta Nazioarteko Harremanen esparruetan gaurkotasun handiko gaiak jorratzen dituzte. Ikuspegi akademikoa eta iharduera profesionalak gaur egun sortarazten duen gogoeta batu nahiean, Vitoria-Gasteizko Letren Fakultatean, arlo ezberdinetako adituek hiru ordutako ikastaroak emango dituzte.  

Emanaldiak, Graduko azken urteetako ikasleei, Graduondoko ikasleei eta Unibertsitateko irakasle, ikertzaile eta profesionalei zuzenduta daude. Aldi berean, eztabaida sortzeko gaitasuna duten eta aztertutako gaietan interesa duten pertsonei ere zuzendutakoak dira. Geletan bermatuko diren emanaldi hauen osagarri, Lehendakaritzan, Eusko Legebiltzarrean, Arabako Foru Aldundian eta Gasteizko Udalean egingo diren harrera instituzionalak ere izango dira.

Helburuak

Ikastaroek, Nazioarteko Zuzenbide Pribatuan, Nazioarteko Zuzenbide Publikoan eta Nazioarteko Harremanetan oinarritutako arloen arteko esparru zientifiko eta pedagogiko ireki bat sortzea helburu dute.

Aztertutako eta landutako edukiak barneratzen dituzten lan eta eztabaida esparruetan, euskal autoritate eta administrazio ezberdinak ere sartzea.

OSTATUA

Ostatua behar izanez gero, esaiguzu matrikula egitean eta kode bat emango dizugu.Kode honekin, erreserba Tomas Alfaro Fournier ostatutan egin al izango duzu.

Gosaria sartu GABE Sukalde partekatua. Heltzerakoan, 50€ kobratuko dira pertsonako gordailu gisa. Kopuru hori irteterakoan itzuliko da.

Prezioa: Ohe bakarreko gela:  32€/ gau bakoitzeko

Matrikularen onespenarekin batera promozio kode bat jasoko duzu Tomás Alfaro Fournier Unibertsitate Egoitzan tarifa bereziekin erreserba egiteko aukera emango dizuna.

Bidali zure eskaera: alfaro@resa.es emailera kode promozionala adieraziz.

 

OSTATU BEKAK

  • Zenbatekoa: Ostatu beka 17€koa da ikastaroa irauten duen egun bakoitzeko eta ezin du fakturaren zenbatekoa baino gehiago izan.
  • Gain hartutako datak: Bezperatik azkeneko eguna arte kontuan hartuz.
  • Beka ordainketa: Ikastaroa bukatu eta gero 15 eguneko epean faktura helarazi behar da angelines.arribas@uik.eus emailera. Asistentzia egiaztatu eta gero Uda Ikastaroak ordainduko du bekaren kopurua eskaeran jarritako kontuan.

Jarduera nori zuzenduta

  • Unibertsitateko ikasleak
  • Irakasleak
  • Profesionalak
  • Publiko orokorra
  • Ikertzaileak

Kolaboratzaileak

  • Ayutamiento de Vitoria-Gasteiz
  • Diputación Foral de Álava
  • Ikastaroa
    • Zuzenbidea
  • 16.Uzt - 19.Uzt
  • Letren Fakultatea
  • Gaztelera
  • Balio akademikoa: 40 ordu
  • Web