Vitoria-Gasteizko Nazioarteko Zuzenbidearen eta Nazioarteko Harremanen Ikastaroak

13.Uzt - 16.Uzt

Kod. D07-21

Jardueraren hizkuntz ofiziala: gaztelania

Erabilgarritasuna kalkulatzen...

Itxarote zerrenda
Data gaindituta

Uda Ikastaroa aurrez aurre ospatuko da eta online zuzenean parte hartzeko aukera ere egongo da ZOOM bidez. Matrikula prozesuan nola parte hartuko duzun aukeratu: aurrez-aurre edota online zuzenean.

Ostatu beka eskaera egiteko ikasle izatearen agiria cdinternacionalvitoria@gmail.com emailera bidali. Laguntza aurrekontuaren arabehera banatuko da. Beka eskaera onartzen bada, onarpenaren eskutitza atxiki.

Vitoria-Gasteizko Nazioarteko Zuzenbidearen eta Nazioarteko Harremanen Ikastaroek, bost egunetan zehar, Zuzenbidearen eta Nazioarteko Harremanen esparruetan gaurkotasun handiko gaiak jorratzen dituzte. Ikuspegi akademikoa eta iharduera profesionalak gaur egun sortarazten duen gogoeta batu nahiean, Vitoria-Gasteizko Letren Fakultatean, arlo ezberdinetako adituek hiru ordutako ikastaroak emango dituzte.

Emanaldiak, Graduko azken urteetako ikasleei, Graduondoko ikasleei eta Unibertsitateko irakasle, ikertzaile eta profesionalei zuzenduta daude. Aldi berean, eztabaida sortzeko gaitasuna duten eta aztertutako gaietan interesa duten pertsonei ere zuzendutakoak dira. Gelan bermatuko diren emanaldi hauen osagarri, Lehendakaritzan, Eusko Legebiltzarrean, Arabako Foru Aldundian eta Gasteizko Udalean egingo diren harrera instituzionalak ere izango dira.

INSKRIPZIOA:

"Presentziazko" formatuko matrikulak inskripzio ordenaren arabera onartuko dira, dauden plazak osatu arte, ikastaroak egingo diren aretoan baimendutako gehieneko edukieraren arabera, eta Agintarien jarraibideen arabera.

"Zuzenean Online" formatuko matrikulek ez dute plaza-mugarik.

OSTATUA

Ostatua behar baduzu, ikastaroek aukera ematen digute Tomás Alfaro Fournier unibertsitate-egoitzan ostatu hartzeko.

Logelako erreserba haiekin egin beharko da zuzenean. Helbide elektronikoa: Resa@resa.es

Erreserbak tarifa arrunta izan beharko luke: bizt. Banakakoa: 32 €/ gau

Gosaria EZ barne. Sukalde partekatua. Iristean, 50 €kobratuko dira gordailu gisa. Zenbateko hori irteeran itzuliko da.

OSTATU BEKAK

Zenbatekoa: ostatu-beka 17 eurokoa da ikastaroak irauten duen egun bakoitzeko.
Betetzen dituen egunak: ikastaroa hasteko bezperatik amaitzen den egunera arte. Ezingo dira ikastaroko egunak baino gehiago izan.
Beka ordaintzea: ikastaroa amaitu eta gehienez 15 eguneko epean, erreserbaren faktura bidali behar da angelines.arribas@uik.eus. Ikastarora joan direla egiaztatu ondoren, eskabidean adierazitako kontuan ordainduko da.

Ostatu-beka eskatzeko, bidali ikaslea zarela egiaztatzen duen dokumentua helbide honetara: cdinternacionalvitoria@gmail.com. Beka aurrekontuaren arabera emango da. Erantzuna baiezkoa bada, ostatu-beka eman dela egiaztatzen duen gutun bat bidaliko dizugu.

Matrikula-prozesuan, dokumentu hori erantsi beharko duzu. Beka jasotzeko eskubidea duzula jakiteko erregistro gisa balioko digu ekintza honek. Gainera, matrikulazio-prozedura berean, kontu-zenbakia eskatuko dizute, eta gero sartuko dizute beka.


 

Helburuak

Ikastaroek Nazioarteko Zuzenbide Pribatuan, Nazioarteko Zuzenbide Publikoan eta Nazioarteko Harremanetan oinarritutako arloen arteko esparru zientifiko eta pedagogiko ireki bat sortzea helburu dute.

Aztertutako eta landutako edukiak barneratzen dituzten lan eta eztabaida esparruetan, euskal autoritate eta administrazio ezberdinak ere sartzea.

Jarduera nori zuzenduta

  • Unibertsitateko ikasleak
  • Unibertsitarioak ez diren ikasleak
  • Irakasleak
  • Profesionalak
  • Publiko orokorra

Kolaboratzaileak

  • Aurrez aurre eta online zuzenean ikastaroa
    • Zuzenbidea
  • 13.Uzt - 16.Uzt
  • Letren Fakultatea, Magna Aretoa
  • Gaztelera
  • Balio akademikoa: 40 ordu