Custodia infantil en procesos familiares disputados

01.Uzt - 03.Uzt

Kod. P01-19

Jardueraren hizkuntz ofiziala: gaztelania

Erabilgarritasuna kalkulatzen...

Bi aukera hauek dituzu matrikula egiteko:

Online matrikula

Inprimakia deskargatu eta bidali

Itxarote zerrenda
Data gaindituta

Familiaren kontzeptua, dinamika, egitura eta osaera gizartearen aldaketei eta aldaketa ekonomiko eta kulturalei egokitzen joaten da. Nahiz eta familiaren haustura ez izan porrot egin duen proiektu bat bakarrik, eta geldialdi eta atsekabe egoera batetik ateratzea ere irudikatzen badu ere, estres maila handiak eragiten ditu kideen artean, eta horrek eragina du familia osatzen dutenengan zein ezarritako familia harremanen sisteman. Seme-alabak egoera berrira egokitzea gurasoek estresarekiko duten erantzunaren mende dago, eta oso maiz triangulazioak eta aliantzak, urruntzeak, interferentziak eta arbuioak gertatzen dira.

Gatazka hori areagotu egiten da epaitegietara eramaten denean, hirugarrenen esku uzten baitira gurasotasunaren ariketari eta familia harremanen sistema berri baten antolamenduari buruzko erabakiak. Erabakietan, gero eta beharrezkoagoa izaten da epaileek gurasoen eta seme-alaben arteko harremanei buruzko ebaluazio psikologiko edo psikosozialak izatea, lehian den zaintzari buruzko Familia Zuzenbideko prozesuetan. Txosten tekniko horiek ezarritako dinamika pertsonal eta familiakoak hurbiltzen dizkiete, eta horietan adingabearen interesa gailentzen da, horregatik leheneste dira gurasotasun plan malguak, segurtasuna eman eta bilakaerarekiko sentikorrak izango diren hazkuntza egonkorreko harremanekin bateragarriak izango direnak, eta zurruntasuna saihestu eta haurren garapena bultzatuko dutenak.

Legezko araudiaren esparruan haurren zainketa ebaluatzeko irizpideak eta estandarrak babestu eta bateratzen dituzten ebidentzia zientifikoak badaude ere, ebaluazio mota horiek haustura prozesuan diren familien ezaugarrietara egokitzearekin loturiko zailtasun metodologikoak eta mugak izaten jarraitzen dute.

Helburuak

Haurren zainketa ebaluatzeko prozesuak hobetuko dituzten legezko estandarren eta estandar psikosozialen zein jardunbide egokien bateratzean aurrera egitea dibortzio ondorengo gurasotasun plan onenak eta egokituenak egin ahal izateko, ahaztu gabe esku hartze bereziak behar dituzten gatazka eta/edo indarkeria maila handiko familiak.

Haurren zaintza prozedurekin loturiko estatuko eta nazioarteko araudi juridiko legala ezagutzea eta erreferentzia gisa hartzea.

Haurren zaintzaren ebaluazioek oinarri dituzten ebidentzia zientifikoak azaleratzea, betiere behar duten kritika eta eztabaida enpirikoarekin.

Haurren zaintzaren ebaluazio prozesuak banantze prozesuetan ezartzen diren familia dinamiken –bai osasuntsuak, bai kaltegarriak– testuinguruan jartzea, gatazka handiko banantzeen egoerak azpimarratuta.

Halako arazoen kasuan eraginkortasun handiena izan duten tratamendu aukera ezberdinak ezagutzea, baita deribazio irizpideak eta emaitzak ere.

Teknikari, profesional eta operadore juridikoei laguntzea haustura ondorengo gurasotasun planak egiten, bakoitza dagokion familiaren egoerara egokituta.

Halako gatazketan tradizio eta ebidentzia enpiriko handiagoa duten nazioarteko errealitateak, esperientziak eta jardunbide egokiak aztertzea.

Jarduera nori zuzenduta

  • Unibertsitateko ikasleak
  • Unibertsitarioak ez diren ikasleak
  • Irakasleak
  • Profesionalak
  • Publiko orokorra
  • Ikertzaileak

Kolaboratzaileak

  • DPTO. DE TRABAJO Y JUSTICIA. GOBIERNO VASCO
  • Ikastaroa
    • Kriminologia
    • Psikologia
    • Zuzenbidea
  • 01.Uzt - 03.Uzt
  • Miramar Jauregia
  • Gaztelera
  • Balio akademikoa: 30 ordu