De la lucha de bandos a la hidalguía universal. El País Vasco a fines de la Edad Media

26.Eka - 28.Eka

Kod. F02-19

Erabilgarritasuna kalkulatzen...

Itxarote zerrenda
Data gaindituta

Laster egitarau zehatza argitaratuko dugu

Kongresuaren bidez, Euskal Herrian Erdi Aroaren azken mendeetan izandako gizarte, ekonomia, politika eta ideologia aldaketak azaldu nahi dira. Gure iritziz, haiek zehaztuta, hobeto prestatuta egongo gara Euskal Herriaren bilakaera historikoaren oinarrizko zenbait gako ulertzeko, hala nola bandoen arteko borroken emaitza, probintzien eraketa, kaparetasunaren hedapena Gipuzkoan eta Bizkaian, eta ideologia berdinzale baten sorrera. XIV. eta XV. mendeetako euskal historia idealizatu eta modu interesatuan interpretatu zen ondorengo mendeetan. Iraganaren ikuspegi desitxuratu haren ondorioak gaur egun arte iritsi dira.

Planteatutako helburuak hainbat ikuspegitatik lor daitezke, eta horretarako diziplinarteko hurbilketa bat egin behar da historiatik, arkeologiatik eta genero berdintasunetik, non hainbat arlo –ekonomia, gizartea, politika, erakundeak, ideologia– aztertuko diren, haien arteko lotura ahaztu gabe. Konparaketaren laguntzaz, hainbat prozesuri buruzko ezagutza hobeto dimentsionatuko dugu; izan ere, Euskal Herrikotzat jotzen badira ere, prozesu horiek beste lurralde batzuetako gizarteen eboluzioan ere eman dira, hala nola Aragoiko Koroan eta Gaztelakoan.

Helburuak

José Ramón Díaz de Duranak argitaratutako La Lucha de Bandos en el País Vasco. De los Parientes Mayores a la Hidalguía universal. Guipúzcoa, de los Bandos a la Provincia. (Bilbo, 1998) liburua argitaratuz geroztik egindako lanen berrikuspen historiografiko bat proposatzen dugu. Ordura arte lortutako emaitzak erreferentziatzat hartuta, azken bi hamarkadetan izandako aurrerapenak azaldu nahi dira, eta etorkizunerako analisi perspektiba berriak proposatu. Gure asmoa da, halaber, lortutako emaitzak beste unibertsitate batzuetako lankideek lortutakoekin kontrastatzea. Azken horiek aztertzen dituzte hala arazo berdinak ikuspegi desberdinetatik, nola alderdi paraleloak, eta azterketa horiek gure taldeak analizatu eta interpretatu nahi dituen prozesuekin lotu daitezke, eta prozesu horiek testuinguruan kokatzen lagun dezakete. Azalpenen emaitza gaian aditua den Cristina Jular andrearen –CSICen Ikerketa Zientzialari Titularra– esku utziko dugu, eta hark prestatuko ditu kongresuaren ondorioak.

Ikerketa zientifikoaren aurrerapenak gizarteari helaraztea, eta aldi berean horien partaide egitea. Bertaratutako askotariko parte hartzaileek (unibertsitateko kideak, hainbat mailatako irakasleak, Esperientzia Geletako ikasleak, arkeologia, agiritegi, museo eta beste kultura erakunde batzuetako profesionalak) kongresuan planteatutako gogoeten onura jasoko dute. Bistan da horrelako jarduerek ikerketa proiektuen eta taldeen emaitzen difusio irismena biderkatzeko gaitasuna dutela, aldizkari eta monografia espezializatuetako bide konbentzionalez edo lan mintegiez harago.

Giza Zientzien arloan diziplinarteko lana bultzatzea, mediebalisten talde batetik abiatuta, non Behe Erdi Aroaren eta Goi Aro Modernoaren hainbat arlotako adituak eta Hizkuntza eta Literaturaren historiagileak bilduko baitira, guztiak ere Erdi Aroko eta Aro Modernoko dokumentazioa analizatzen eskarmentua dutenak. Gure proposamenarekin bat egingo du ere azken urteotan euskal leinuen dorretxeak aztertu dituen Ismael Garcia arkeologoak.

Genero ikuspegia gure analisian txertatzea, eta Behe Erdi Aroko gizartean emakumeek protagonista edo biktima gisa bete zuten paperari buruzko ikerketak proposatzea. Azken urteetan, gaia aztertu duten emakume ikertzaile gazteek parte hartuko dute.

Emakumeen ekarpena ikusgai jartzea, antolatzaile eta txostengile gisa. Emakumeak ikusgai jartzeko eginkizun garrantzitsu honek berdintasunaren alde egiten du lan unibertsitatearen barruan eta, horrez gain, eragin positiboa izan dezake ikasleengan, bai parekidetasuna eta gizarte osoaren errepresentazioa bere egiteko, bai eredu femeninoak azalerazteko jartzeko.

Proposamenak poster moduan irekitzea gazte ikertzaileei. Horrela, komunikazio zientifikoaren arloan lehen pausoak eman ahal izango dituzte, edo azken berriak azalduko dizkiote publiko zabalago bati, zeinak, gainera, ekarpen aberasgarriak eskain baitiezaieke.

Jarduera nori zuzenduta

  • Unibertsitateko ikasleak
  • Unibertsitarioak ez diren ikasleak
  • Irakasleak
  • Profesionalak
  • Publiko orokorra
  • Ikertzaileak

Kolaboratzaileak

  • Vicerrectorado del Campus de Álava. UPV/EHU
  • Gobierno Vasco. Departamento de Turismo, Comercio y Consumo
  • Facultad de Letras. UPV/EHU
  • Gobierno Vasco
  • Departamento de Historia Medieval, Moderna y de América. UPV/EHU
  • Grupo de Investigación Sociedad, poder y cultura, siglos XIV-XVIII
  • Proyecto de Investigación De la lucha de bandos a la hidalguía universal. Transformaciones sociales, políticas e ideológicas en el País vasco (siglos XIV-XVI)
  • Vicerrectorado de Innovación, compromiso social y acción cultural. UPV/EHU
  • Fundación Sancho el Sabio
  • Kongresua
    • Historia
  • 26.Eka - 28.Eka
  • Letren Fakultatea
  • Gaztelera
  • Balio akademikoa: 30 ordu
  • Web
  • PDFa eskuratu