Defensa de la sociedad del bienestar. En torno al feminismo y el envejecimiento en la (CAPV): las personas mayores del presente y del futuro

16.Eka - 18.Eka

Kod. U02-21

Erabilgarritasuna kalkulatzen...

Itxarote zerrenda
Data gaindituta

Uda Ikastaroa aurrez aurre ospatuko da eta online zuzenean parte hartzeko aukera ere egongo da ZOOM bidez. Matrikula prozesuan nola parte hartuko duzun aukeratu: aurrez-aurre edota online zuzenean.

Uda Ikastaro honek zeharkako hiru ardatz nagusi ditu:

  1. Ongizatearen gizartea
  2. Feminismoa
  3. Zahartzea

Oinarrizko ardatz horietatik abiatuta, gogoeta hiru jardunalditan egingo da.

Lehen jardunaldian, adinekoen ikuspegi berri bat aurkeztuko dugu, belaunaldien artekoa eta solidarioa, eta adin guztietako pertsonen hezkuntzaren berrikuspen batekin osatuko da. Eguneko gogoetari amaiera emateko, herritar guztientzat eta, bereziki, adinekoentzat funtsezkoa den gai bat berrikusi eta eguneratuko da: pentsioen errealitatea, gizarte ongizatearen giltzarri.

Bigarren jardunaldiak hainbat begirada feminista bilduko ditu, eta saiatuko gara bateratzen errealitatearen gogoeta eguneratu bat, EAEren ikuspegi instituzionala eta literatura ikuspegi bat, pentsatzea lanbide izan duen eta duen emakume baten talaiatik abiatuta.

Hirugarren eta azken jardunaldia gure testuinguru hurbilenaren berrikuspenari buruzkoa izango da. Europak gaur egun dituen erronkak aztertu eta adinekoen bizi zikloari buruzko gogoeta egingo dugu. Eman diezaiokegu beste zentzu bat bizitzari? Bizi zikloaren etapa berri baten aurrean gaude? Bizi proiektu berri bat? Beharrezkoak dira belaunaldien arteko proiektuak bizitzari zentzu berri hori emateko? Komeni da elkarte eta erakundeen arteko proiektuak kudeatzea pertsona gehiago barne hartu eta bizi zentzu berri hori indartzeko? Horretarako, alor honetan adituak diren pertsonen laguntza izango dugu, gaiari buruzko irakurketa partekatu bat egiteko.

Helburuak

Gogoeta gune bat eskaintzea adinekoei eta oro har gizarteari eragiten dieten gaurkotasun handiko gaiei buruz aritzeko.

Urteetan aurrera doan biztanleriaren gehiengoak –“baby boom” delakoaren adinekoek– eta gutxiengoan dauden gazteek osatutako gizartearen bilakaerari erreparatzea.

Ongizatearen estatuaren oinarrizko zutabeetako bat geroari begira aztertzea: etorkizuneko pentsioak.

Gogoeta egitea gure inguruko feminismoari buruz: interpretazio antropologikotik eta datu estatistikoetatik hasi eta emakume pentsalari baten bizi esperientziaraino.

Gaur egungo Europa berrikustea, ekonomiari, Brexit-ari, gizarte politikei, migrazioei, konfiantzari eta herrialdeen arteko lankidetzari buruzko ziurtasun eta ziurgabetasunekin.

Adinekoei buruzko diskurtsoa eguneratzea: Bizi zikloaren etapa berri baten aurrean gaude. Zer esan nahi du adinekoa izateak? Zer espero dugu gure gizarteko adinekoengandik?

Jarduera nori zuzenduta

  • Publiko orokorra

Kolaboratzaileak

  • Helduak Adi!
  • Kutxa Fundazioa
  • Departamento de Empleo y Políticas Sociales. Gobierno Vasco
  • Aurrez aurre eta online zuzenean ikastaroa
    • Generoa
    • Gizartea
    • Ikastaroak guztientzat
    • Zahartzaroa
    • Zahartzaroa
  • 16.Eka - 18.Eka
  • Carlos Santamaría Zentroa
  • Gaztelera
  • Balio akademikoa: 30 ordu