Demokrazia eta sexua bateragarri?

20.Eka - 21.Eka

Kod. G22-18

Erabilgarritasuna kalkulatzen...

Bi aukera hauek dituzu matrikula egiteko:

Online matrikula

Inprimakia deskargatu eta bidali

Itxarote zerrenda
Data gaindituta

Ikastaroaren hizkuntza ofizialak euskara eta gaztelera dira. Ez da itzulpenik egongo.

XX. mendean antolakuntza sozialaren eraldaketa handienetako bat gertatu da: emakumeek hiritar izaera lortu dute eta hortik eratorritako giza eskubide guztien jabe egin dira. XXI.mendean beraz, antolakuntza politikoan (Estatuan) eta juridikoan (Zuzenbidean) egin beharreko eraldaketei ekin beharko diegu hiritartasun berria erabat erabiltze aldera.

Eskubide osoko hiritar gisa emakumeak barne hartuko dituen Hitzarmen Berria edota Itun politiko Berria adostea beharrezkoa da. Itun edota hitzarmen berri hori Demokrazia Paritarioa da.

Ikastaroan Demokrazia ulertzeko modu berri honen esanahiez arituko gara, demokrazia lortzeko abian jarri diren hainbat baliabideren emaitzak eskainiko ditugu eta emakumeen eta gizonen arteko elkarbizitzarako itun berria eraikitzeko proposamenak egingo ditugu.

Helburuak

Hausnarketa bultzatzea: emakumeak subjektu politiko gisa eta eskubidedun gisa.

Subjektu politiko estatusa lortzeko emakumeek dituzten zailtasunez aritzea.

Hausnarketa bultzatzea: emakumeen eta gizonen parte hartze soziopolitikoa EAEn.

Demokraziaren itun politiko berria eraikitzea.

Parte hartze soziopolitikoaz 4/2005 Berdintasun Legean jasotako araudia berritzeko proposamenak egitea.

Kolaboratzaileak

  • SEGURTASUN SAILA (EUSKO JAURLARITZA)
  • Ikastaroa
    • Generoa
    • Giza Zientziak
    • Ikastaroak guztientzat
  • 20.Eka - 21.Eka
  • Miramar Jauregia
  • Gaztelera
    Euskara
  • Balio akademikoa: 20 ordu
  • Web
  • PDFa eskuratu