Derechos, autonomía y dignidad. "Los derechos no caducan con la edad ni con el deterioro cognitivo". Edición IV

11.Ira

Kod. G22-19

Jardueraren hizkuntz ofiziala: gaztelania

Erabilgarritasuna kalkulatzen...

Bi aukera hauek dituzu matrikula egiteko:

Online matrikula

Inprimakia deskargatu eta bidali

Itxarote zerrenda
Data gaindituta

Gaixotasun larri baten ziurtasun diagnostikoa jakinaraztea gai delikatua da beti: Gaitasuna dugu ziurtasun diagnostikoak egiteko?, Gaitasuna dugu ziurtasun pronostikoak egiteko?, Edo arazoek onera edo txarrera egitea ahalbidetzen duten arrisku faktoreak besterik ez ditugu?

Ziurtasuna eta ziurgabetasuna faktore desberdinak dira Alzheimerra bezalako endekapen gaixotasun baten fase terminalaren diagnostikoaren inpaktu emozionalean, bai gaixoarentzat bai familiarentzat. Nola kudeatzen dut hori?

Eskubideak eta gaitasuna… iraungi egiten dira gaixotasun egoera jakin batera heltzean?

Zeintzuk dira osasun nahiz gizarte arretan diharduen profesionalaren betebeharrak eta balioak?

Eragiten diote inguruneek Alzheimer gaixoari? (ingurune urbanoak, etxea edo erakundeak), Hiri lagunkoiek gauzak errazten dituzte?, Zer dira hiri lagunkoiak Alzheimer gaixo batentzat?

Horiek denak ikastaroan erantzuten saiatuko garan galderak dira.

Helburuak

Alzheimerrari buruzko ezagutzan sakontzea.

Baloratzeko eta esku hartzeko tresnak aurkeztea.

Dilema etikoak ezagutzea eta haiei buruz gogoeta egitea.

Inguruneak gaixotasunaren bilakaeran eta sintomatologian duen garrantzia ezagutzea.

Dementzia duten pertsonen arretak dituen arazo garrantzitsuenak aztertzea.

Diziplinartekotasuna eta arreta pertsonalizatua errespetutik hobetzea.

Profesionalak eta oro har gizartea sentsibilizatzea dementziaren arretaren arazoaren inguruan.

Jarduera nori zuzenduta

  • Unibertsitateko ikasleak
  • Unibertsitarioak ez diren ikasleak
  • Profesionalak
  • Publiko orokorra

Kolaboratzaileak

  • MATIA FUNDAZIOA
  • Ikastaroa
    • Gizarte Zientziak
    • Bioetika
    • Iraunkortasuna
    • Osasuna
    • Zahartzaroa
  • 11.Ira
  • Miramar Jauregia
  • Gaztelera
  • Balio akademikoa: 10 ordu