Desafíos en la Prevención de Riesgos Laborales del Sector Primario y su Cadena de Valor 2019-2025

21.Uzt

Kod. O15-21

Jardueraren hizkuntz ofiziala: gaztelania

Erabilgarritasuna kalkulatzen...

Itxarote zerrenda
Data gaindituta

Uda Ikastaroa aurrez aurre ospatuko da eta online zuzenean parte hartzeko aukera ere egongo da ZOOM bidez. Matrikula prozesuan nola parte hartuko duzun aukeratu: aurrez-aurre edota online zuzenean.

Uda Ikastaro hau kokatzen da Euskadiko Elikaduraren eta Egurraren Balio Katearen 2019-2025 aldirako Laneko Segurtasun eta Osasunerako Estrategia Sektorialaren barruan. Eusko Jaurlaritzaren OSALAN erakunde autonomoak (Segurtasun eta Osasunerako Euskal Erakundea) bultzatzen du estrategia hori, sektorean elkarreragiten duten eragile sektorial, soziolaboral eta teknologikoekin batera, Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen Sailarekin elkarlanean (Nekazaritza, Arrantza eta Elikadura Politikako arloa, eta Portu eta Itsas Gaietako arloa), zeinak apustu egiten duen Euskadiko garapen estrategietan segurtasun eta osasun aldagaiak sartzearen alde. Oraingoan, ekarpenak egiten ditu bere arloen bidez, eragile eta lankide nagusi gisa, Estrategiaren helburu, xede eta baterako ikuspegia garatzeko.

Zaila da aurreikustea aurki ditzakegun etorkizuneko agertokiak, baina adi egoten lagunduko diguten tresnak diseinatu ahal eta behar ditugu, eta arrisku egoera berriei modu eraginkorrean erantzungo dieten politikak eta jarduerak ezarri.

EuskadiPreben saiatzen da erantzuten elikaduraren eta egurraren balio katean (baita haren sektore primarioenean ere) nagusi diren segurtasun eta osasun arloko erronkei. Hainbat erronka, hala nola sektore jasangarri, seguru eta osasungarri bat garatzea, "zero" ikuspegian aurrera egiteko borondateaz; berrikuntza eta garapen teknologikoa erabiltzea lan inguruneak egokitzean, erakargarritasuna handituz profesionalentzat; eta lan arriskuen prebentzio arloko ezagutza aurreratua kudeatu eta ustiatzea.

Ikastaro honek aztergai ditu Estrategian identifikatutako erronka nagusien barruko gai espezifiko batzuk, eta gogoetarako eta hobekuntzak proposatzeko guneak sortu nahi ditu, ezagutza trukeari eta esperientzien eta haien aplikazioari begira.

Helburuak

Batera jarduteko estrategien balioa nabarmentzea, laneko arriskuen prebentzioaren arloko ezagutza, gaitasun espezifikoak eta sektorearen gaitasunak eta ezagutza batuta.

Erakundeen arteko eta sektore lankidetzarako aukerak sortzea, dibulgazio zientifiko eta sozialaren esparruetan jardunez, prebentzioaren kultura zabaltzen lagunduz sektorean eta gizartean.

Sektore interesdunean prebentziorako trakzio elementuak identifikatzea eta indartzea, eta eragileen eta stakeholder-en arteko elkarrekintza positiboa eta baliozkoa sustatzea.

Irtenbideak aurkitzera bideratutako (problematikak, Lan Istripuak eta Gaixotasun Profesionalak) topagune tekniko bat bultzatu, garatu eta finkatzea, zientzia, akademia, teknika eta eragileen interesa batuz.

Berrikuntza eta kalitate soziolaborala sustatzea balio kate interesdunean.

Sektorearen eta balio katearen segurtasuna eta osasuna hobetzeko irtenbideak eta egitasmo interesgarriak identifikatzea, eta beren ekarpenen bidez lagunduko duten eragile interesdunak eta garrantzitsuak erakartzea.

Inplikatutako sektoreek segurtasun eta osasun arloan dituzten erronkak diziplina anitzeko eta eragile anitzeko ikuspegitik aztertzea.

Jarduera nori zuzenduta

  • Profesionalak

Kolaboratzaileak

  • Euskadipreben
  • OSALAN
  • Eusko Jaurlaritza- Gobierno Vasco. Departamento de Desarrollo Económico, Sostenibilidad y Medio Ambiente
  • Aurrez aurre eta online zuzenean ikastaroa
    • Osasuna
  • 21.Uzt
  • Miramar Jauregia
  • Gaztelera
  • Balio akademikoa: 10 ordu