2030eko agendarako erronkak eta indarguneak: "Hirugarren sektorearen, elkarteen eta gizarte-mugimenduen eginkizuna"

15.Ira

Kod. G28-21

Erabilgarritasuna kalkulatzen...

Itxarote zerrenda
Data gaindituta

Eusko Jaurlaritzaren ustez, 2030 Agenda aukera bat da Euskadirentzat, bat datorrelako guztiz bere lehentasunekin: pertsona guztientzako funtsezko zerbitzuak bermatuko dituen giza garapena, eta kalitate handiagoko enplegu aukerak sortuko dituen hazkunde jasangarria. Horixe da Euskadiko hazkunde eta gizarte ongizate eredua.

Hori horrela, uda ikastaro honen hirugarren edizioak Agendaren ezarpen arrakastatsuen adibideak aztertu nahi ditu, hirugarren sektorearen, elkarteen eta gizarte mugimenduen ikuspegitik. Halaber, gizarte gisa ditugun oztopoak ere aztertu nahi ditu, herritarrek gehiago parte har dezaten garapenean. Zehazki, galdera hauei erantzuten saiatuko da: Zer oinarriren gainean artikula daiteke kontratu sozial bat GJHekin Euskadin? Euskadi con los ODS? Zer ekarpen egin diezaioke horri gizarte zibilak?

Helburua da hainbat eragilek 2030 Agendan duten inplikazio maila azaltzea: eragile ez-tradizionalek, elkarteek, hirugarren sektore sozialak eta lankidetzakoak, gizarte ekonomiaren sektoreak, gizarte mugimenduek eta abarrek.

Aurrekariak

Eusko Jaurlaritzak, UPV/EHUren uda ikastaroen 2019ko eta 2020ko edizioetan, bi ikastaro antolatu ditu 2030 Agendaren eta Garapen Jasangarrirako Helburuen inguruan. 2021eko irailean egingo den hirugarren ikasturte honen bidez, uda eskola izenekoa osatuko da. 2019ko lehen edizioan, Gasteizen egin zena, Euskal Administrazio Publikoko teknikariak izan ziren xede publikoa, "Gure politika publikoak eraginkorrago egitea" izenburupean, eta landutako gaiak izan ziren GJHak ezartzean erakunde eta sozietate publikoek duten rolari loturikoak.

Eskolaren bigarren edizioa Bizkaian egin zen, 2020an, eta garapen jasangarriari eta enpresetan aplikatutako GJHei buruzkoa izan zen. Kasuen bidez, agerian utzi ziren 2030 Agendak euskal enpresentzat dituen aukerak eta horiek lortzeko beharrezkoak diren aliantzak.

2021eko edizio honetan, 2030 Agendari buruzko kontratu sozial baten ideia aztertu/eztabaidatuko da, hirugarren sektoreak eta euskal elkarte sareak kontratu horren lorpenean duten zeregina, gure lurraldean Agenda ezartzeko herritarren parte hartzearen eta zabalkundearen bidez.

Hirugarren sektore soziala eta elkarteen esparrua Hirugarren sektoreko erakundeak, elkarteen esparrua eta gizarte zibil antolatua funtsezko eragileak dira gizarte errealitatearen arazo berriei erantzuteko. 2030 Agendaren lehentasunen euskal programan definitutako erronka berriek bi aukera arlo erakusten dituzte, eta horietan hirugarren sektore sozialak eta elkarteen esparruak funtsezko rola betetzen dute: gizarte inplikazioa 2030 Agendan eta GJHen kudeaketa proaktiboa.

GJHek bultzatzen duten eraldaketak inplikazio sozial handiagoa eskatzen du; eta azterketa horrek 2030 Agendaren esanahiaren dibulgazioa hobetzea dakar, GJHek ordezkatzen duten eraldaketan gizarteratze mekanismoak antolatu ahal izateko.

Ildo horretan, Hirugarren Sektore Sozialak eta haren entitateek zeregin garrantzitsua eta aktiboa dute gaur egun GJHak lortzeko, hainbat roletatik; eragile eraldatzaile gisa, gizartearen parte hartzearen eta sentsibilizazioaren katalizatzaile gisa, eta proiektu eta proposamen berritzaile berrien motor gisa.

Helburuak

Helburu nagusiak:

  • Adostasunak identifikatzea 2030 Agendan oinarritutako kontratu sozial berri baterako.
  • Gizarte erakundeen eta gizarte zibil antolatuaren ekarpenak definitzea.
  • Ekarpena egitea gizarte erakundeen eta gizarte zibilaren indartzeari, protagonismo handiagoa har dezaten

 

Bigarren mailako helburuak:

  • Gizarte erakundeetan erabiltzen diren estrategiak eta esperientziak ezagutaraztea, parte hartzaileek haien edukiak eta diskurtsoa txertatzeko beren zereginetan.
  • Gogoeta egitea euskal elkarteekin eta hirugarren sektore sozialarekin 2030 Agendaren erronkei eta aukerei buruz, ekintzarako hamarkada delakoari dagokionez.
  • Politikak diseinatu eta exekutatzeko kontraste eta proiekzio lana, hirugarren sektore sozialaren, elkarteen esparruaren eta gizarte zibileko erakundeen ikuspegitik.

Garatutako gaitasunak: Amaitzean, parte hartzaileak gai izango dira:

  • Gehiago jakiteko 2030 Agendaren alorreko adostasun sozialari buruz.
  • Xehetasunez ezagutzeko 2030 Agendaren efektu eraldatzailea.
  • 2030 Agendak Euskadiko hirugarren sektore sozialarentzat, elkarteen esparruarentzat eta gizarte zibilarentzat dituen aukerak ezagutzeko.
  • Agenda hobeto ulertzeko eta harekin gehiago inplikatzeko.
  • 2030 Agenda elkarteen eta hirugarren sektorearen politikak eta estrategiak hobetzeko tresna gisa erabiltzeko, politika eta estrategia horien koherentzia hobetuta; baita beste jarduera sektore batzuekin sarean eginiko lana eta zeharkakoa sustatzeko ere.

Jarduera nori zuzenduta

  • Unibertsitateko ikasleak
  • Profesionalak
  • Publiko orokorra

Kolaboratzaileak

  • Agenda 2030
  • Aurrez aurre eta online zuzenean ikastaroa
    • Gizartea
    • Elikadura, osasuna eta tokiko garapena
    • Iraunkortasuna
  • 15.Ira
  • Miramar Jauregia
  • Gaztelera
    Euskara
  • Balio akademikoa: 10 ordu