Desdemocracia, los "ismos" y el abismo. Universales ante las políticas segregatorias

19.Eka - 20.Eka

Kod. G07-19

Jardueraren hizkuntz ofiziala: gaztelania

Erabilgarritasuna kalkulatzen...

Bi aukera hauek dituzu matrikula egiteko:

Online matrikula

Inprimakia deskargatu eta bidali

Itxarote zerrenda
Data gaindituta

2008ko ekonomia krisiak eta neoliberalismo ekonomikoak ezarritako austeritate politikek murrizketak eragin dituzte arlo ekonomikoan eta politikoan, eta murrizketa horiek nabarmen eragin diete eskubide sozialei eta oinarrizko askatasunei. Era berean, errefuxiatuen krisia deitutakoaren ondorengo migrazio eta asilo politikek, eskuin muturreko alderdi politikoen agerpenak eta gora doan antieuropeismoak eraginda, politika publiko atzerakoiak finkatzen ari dira, eta horrek sistema demokratikoak eta giza eskubideak kaltetzen ditu.

Gernikan egingo dugun IV. Uda Ikastaro honetan, hurbilduko gara, alde batetik, bazterkeria politiken sorrera dakartzaten izuaren eta gorrotoaren diskurtsoei buruzko eztabaidara, eta, bestetik, populismoen goraldira. Diskurtso horiek eragina dute bai pertsonen bazterkeria politiketan, bai ahultasun sozialaren igoeran. Bestalde, duintasun eta elkartasun balioak barne hartzen dituzten inklusio eta harrera jarduerak aztertuko ditugu, zeinak hauskortasuna, elkarrekikotasuna eta interdependentzia printzipio unibertsaltzat baitituzte.

Helburuak

Demokraziari eta giza eskubideei, eta haien mehatxu eta aukerei lotutako kontzepzioen gaineko eztabaida akademikoak eta politikoak ezagutzera ematea.

Ez-bazterkeria eta harrera proposamenak eta politikak ezagutzea, nola udalerrietan hala Europar Batasunean.

Giza duintasunaren, esklusioaren eta inklusioaren kategoria filosofikoak, juridikoak eta politikoak analizatzea, bakearen eta gatazken gaineko ikasketen esparruan.

Jarduera nori zuzenduta

  • Unibertsitateko ikasleak
  • Unibertsitarioak ez diren ikasleak
  • Irakasleak
  • Profesionalak
  • Publiko orokorra
  • Ikertzaileak

Kolaboratzaileak

  • Gernika Gogoratuz
  • Fundación Betiko
  • Gernika-Lumoko Udala
  • Ikastaroa
    • Gizarte Zientziak
    • uik Ibiltariak
  • 19.Eka - 20.Eka
  • Astra Eraikina
  • Gaztelera
  • Balio akademikoa: 20 ordu