Desenredando los desafíos y visiones alternativas del sistema económico

14.Eka - 15.Eka

Kod. E02-21

Erabilgarritasuna kalkulatzen...

Itxarote zerrenda
Data gaindituta

Uda Ikastaroa online zuzenean ZOOM bidez ospatuko da.

Uda Ikastaro teoriko-praktiko hau unibertsitateko ikasleei eta Bigarren Hezkuntzako, Lanbide Heziketako eta Unibertsitateko irakasleei zuzenduta dago, baita ekonomialariei eta interesa duen guztiari ere; horiei guztiei tresnak eskainiko dizkiegu gure garaiaren konplexutasuna aztertzeko, batik bat,

COVID-19aren ondoko etapan, betiere munduko egitura ekonomikoaren dinamika, erronka eta ikusezin bihurtutako elementu nagusiak zeintzuk diren ulertzeko eta egitura horren inpaktu eta alternatiben gainean hausnarketa kritikoa egiteko asmoz; horretarako, egungo teoria, proposamen eta eztabaida nagusiak aztertuko ditugu.

Helburuak

Sistema ekonomikoaren ezaugarri nagusiak eta erronkak aztertzea: doktrina ekonomikoa, globalizazioaren gobernua, ekonomiaren finantzarizazioa, ekonomiaren digitalizazioa, filantrokapitalismoa, inpaktu ekologikoa, egiturazko indarkeria...

Sistema ekonomikoak ikusezin bihurtutako elementu nagusiak aztertzea: pentsamendu ekonomikoa, Giza Garapen Jasangarriaren kontzeptua, desparekotasuna, homogeneizazioa, kontzeptuen kooptazioa, legeen baterako idazketa, bizitzaren iraunkortasunaren esfera guztiak arian-arian merkantilizatzea...

Globalki proposatutako alternatiba nagusien gainean hausnartzea: garapeneko neurri alternatiboak, gobernantza ekonomikoa, fiskalitatea, garapenerako politiken koherentzia, transnazionalak eta giza eskubideak...

Alternatiba ekonomiko nagusien gainean hausnartzea, tokikotik abiatuta: Ekonomia Sozial eta Solidarioa, Oinarrizko Errenta versus bermatutako lana eztabaida, pluralismoa ekonomiaren irakaskuntzan...

Jarduera nori zuzenduta

  • Unibertsitateko ikasleak
  • Irakasleak
  • Publiko orokorra

Kolaboratzaileak

  • Agencia Vasca de Cooperación al Desarrollo (FOCAD)
  • Diputación Foral de Bizkaia
  • Economistas sin Fronteras
  • Agencia Española de Cooperación Internacional
  • Ayuntamiento de Donostia
  • Diputación Foral de Gipuzkoa
  • DSF
  • Online ikastaroa zuzenean
    • Ekonomia eta enpresa
    • Enpresa-iraunkortasuna eta ekonomia zirkularra
    • Iraunkortasuna
    • Enpresa-iraunkortasuna eta ekonomia zirkularra
  • 14.Eka - 15.Eka
  • Online zuzenean
  • Gaztelera
  • Balio akademikoa: 20 ordu