Dieta de la Salud Planetaria

28.Eka

Kod. N01-21

Ikastaroaren hizkuntzak gaztelania eta ingelesa izango dira aldiriko itzulpenik GABE

Erabilgarritasuna kalkulatzen...

Itxarote zerrenda
Data gaindituta

Workshop-a aurrez aurre ospatuko da eta online zuzenean parte hartzeko aukera ere egongo da ZOOM bidez. Matrikula prozesuan nola parte hartuko duzun aukeratu: aurrez-aurre edota online zuzenean.

Elikadura biztanleriaren osasunaren eta planetaren jasangarritasunaren palanka da. Hala ere, historiaren une honetan, biztanleriaren elikadura ohiturak arriskuan jartzen ari dira bai pertsonen osasuna bai planetarena. Gizadiak egun duen desafio handi bat da elikagai osasuntsuak eskaintzea gero eta handiagoa den munduko biztanleriari, elikadura sistema jasangarri baten bitartez. Hori horrela, 2050. urteari begira, ezinbestekoa izango da herritarren elikadura ohiturak aldatzea, fruta, barazki, eltzekari eta fruitu lehorren munduko kontsumoa bikoiztea eta % 50 baino gehiago murriztea okela gorria eta azukrea bezalako elikagaien kontsumoa. Berehala ekiten ez badiogu, nekez beteko dira Nazio Batuen Erakundearen (NBE) Garapen Jasangarrirako Helburuak, eta hori kaltegarria izango da, planetaren etorkizunerako ez ezik, baita malnutrizioa eta prebenitu daitezkeen gaixotasun kronikoen prebalentzia handia jasango dituzten pertsonen osasunerako ere. 

Helburuak

Eztabaida gune bat sortzea elikadura kateko eragileek azal dezaten nola batera daitezkeen, gastronomiaren bidez, guztiz desberdinak diren kontzeptuak: hala nola osasuna eta iraunkortasuna..

XXI. mendeko elikaduraren aukerak eta desafioak zehaztea. 

Etorkizunean elikaduraren bilakaeran eragina izango duten elementuak aztertzea (aldaketa indarrak, joera berriak, paradigmak).

Gastronomiaren rola aztertzea planetaren osasunaren sustapenean.

Garapen Jasangarrirako Helburuak (GJH) betetzeko egitasmoak bisualizatzea.

Jarduera nori zuzenduta

  • Unibertsitateko ikasleak
  • Profesionalak
  • Publiko orokorra

Kolaboratzaileak

  • BCC
  • FOODRUS
  • DSF
  • Aurrez aurre eta online zuzenean ikastaroa
    • Elikadura
    • Elikadura, osasuna eta tokiko garapena
    • Iraunkortasuna
    • Elikadura, osasuna eta tokiko garapena
  • 28.Eka
  • Miramar Jauregia
  • Gaztelera
    Ingelera
  • Balio akademikoa: 10 ordu