Dime dónde vives y te diré a qué te expones. Los efectos en salud de los factores ambientales

21.Uzt - 22.Uzt

Kod. O16-21

Jardueraren hizkuntz ofiziala: gaztelania

Erabilgarritasuna kalkulatzen...

Itxarote zerrenda
Data gaindituta

Uda Ikastaroa aurrez aurre ospatuko da eta online zuzenean parte hartzeko aukera ere egongo da ZOOM bidez. Matrikula prozesuan nola parte hartuko duzun aukeratu: aurrez-aurre edota online zuzenean.

Sarrera ingurumen osasunaren alorrera, barne hartzen duena ingurumen esposizioen osagaiei buruzko ezagutza eguneratua (esposizio fisikoak, kimikoak, biologikoak, hiri ingurunekoak, familiakoak edo sozialak). Duela gutxi arte, ingurumen esposizioak aztertzen ziren banan-banan eta ez zen sakontzen ingurumen faktoreen edo substantzien nahasteen balizko efektu konplexuan, ezta haien arteko ekintza konbinatuetan ere (ekintza horiek areagotu edo murriztu egin ditzakete behatutako ondorio kaltegarriak).

Ikastaroaren helburua da ingurumenaren (ingurumen esposizioak) eta osasunaren karakterizazio zabal bat egitea, osasun fisikoaren ikuspegitik eta garapen neuropsikologoarenetik. Alderdi teorikoak landuko dira, ikertaldeak EAEn, Espainian eta Europan eginiko azterlan zehatzekin lotuta beti (estatuan eta nazioartean aitzindariak diren beste talde batzuekin elkarlanean). Beraz, gaur egungo emaitzak aurkeztuko dira, eta, horietatik abiatuta, azken berrikuntzak aztertuko dira aukeratutako gai bakoitzean.

Aukeratutako ingurumen esposizioak izango dira: kutsadura atmosferikoa, kontsumo uraren kutsadura, kutsatzaileak dietan, eremu elektromagnetikoak, hiri inguruneak –berdeguneak eta urdinguneak– eta hiria. Eta horiei lotuta aztertuko dira gizarte desberdintasunak bezalako gaiak. Osasun ondorioei dagokienez, aztergai izango dira umetoki barneko garapenean edo jaiotzan gertatzen diren ondorioak, eta haurrengan eta aurrenerabezaroan gertatzen diren efektu fisikoak eta garapen neuropsikologikoak nahiz osasun mentalekoak. Ponentzia guztiek izango dute duela gutxi eginiko azterlanetako materiala, eta material gehiena ingelesez dago.

Ingurumen arazoen pertzepzioa eta komunitatearen osasunean duten balizko inpaktua elementu garrantzitsu bat da, norbanakoan, taldean eta komunitatean eragiten duena, eta ingurumen jatorriko osasunarentzat dituen balizko arriskuak aztertuko ditugu. Aurreko guztiak ondorioak ditu, inplikatutako administrazioen eta herritarren parte hartzea eskatzen dutenak, ezagutzan oinarritutako eta errealitatera eta testuingurura egokitutako pertzepzioak garatzeko. Zentzuzkoa da pentsatzea administrazioen, adituen eta herritarren arteko elkarlanetik adostasunak sortuko direla, gure gizartean gero eta garrantzi handiagoa duten arazoak konpontzeko balioko dutenak.

Azkenik, bi mahai inguru antolatuko dira, zeharkako parte hartzea bultzatzeko, uda ikastaroko parte hartzaileen iritziak, kezkak eta estrategiak jasoko dituztenak.

Helburuak

Ingurumen osasuna kontzeptualizatzea eta haren ikasketek XXI. mendean dituzten inplikazioak aztertzea

Metodologia ingurumen epidemiologian. Ingurumenak osasunean dituen efektuak aztertzeko moduak erakutsiko dira, arreta berezia jarriz jarraipen edo kohorteen azterketetan, adibide gisa harturik inplikatutako sekzioetan aurkeztutako azterlanak/kasuak.

Egun garrantzitsuak diren edo kezka sortzen duten ingurumen esposizioek –jatorri fisiko, kimiko, urbano edo psikosozialekoak– haurren eta aurrenerabezaroaren garapen fisikoan eta neuropsikologikoan duten efektua identifikatzea eta erakustea.

Osasunean izan ditzaketen ondorioengatik kezka sortzen duten esposizioei buruz eztabaidatzea, zeinek sortzen duten kezka handiena, zein diren ezezagunenak, informazio eta prestakuntza premiak, inplikatutako sektoreen, administrazioen edo agentzien jardueren garrantzia.

Jarduera nori zuzenduta

  • Unibertsitateko ikasleak
  • Unibertsitarioak ez diren ikasleak
  • Irakasleak
  • Profesionalak
  • Publiko orokorra

Kolaboratzaileak

  • Ciberesp
  • Grupo de epidemiologia ambiental y desarrollo infantil del área de epidemiología y salud pública. IIS BIODONOSTIA
  • Eusko Jaurlaritza - Osasun Saila
  • Osakidetza
  • DSF
  • Aurrez aurre eta online zuzenean ikastaroa
    • Ikastaroak guztientzat
    • Elikadura, osasuna eta tokiko garapena
    • Osasuna
    • Osasuna, pertsonekiko konpromisoa
    • Psikologia
    • Elikadura, osasuna eta tokiko garapena
  • 21.Uzt - 22.Uzt
  • Miramar Jauregia
  • Gaztelera
  • Balio akademikoa: 20 ordu