Diseño de programación didáctica inclusiva e innovadora. Preparación para la OPE especialidad Pedagogía Terapéutica

20.Api - 25.Mai

Kod. @20-20

Erabilgarritasuna kalkulatzen...

Bi aukera hauek dituzu matrikula egiteko:

Online matrikula

Inprimakia deskargatu eta bidali

Itxarote zerrenda
Data gaindituta

Ikastaro honek Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Saileko baliozkotzea du (2068170001 kod.) unibertsitateaz kanpoko irakasleentzat.

Online prestakuntza, 30 ordukoa. Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza Sailak eguneratutako gida egituratuen eta materialaren bidez, parte hartzaile bakoitzak Heziberri Esparru Pedagogikoa ezagutu, eta gaur egungo eta etorkizuneko eskolaren lankidetza eredu berriaren gaineko gogoeta egin ahal izango du, Pedagogia Terapeutikoko (PT) espezialitatearen kidegoko irakasleentzako programazio didaktiko bat diseinatzeko, ikuspegi inklusibo, kalitatezko eta ekitatibo batetik, Ikaskuntzaren Diseinu Unibertsalean oinarrituta eta konpetentzien garapenari begira.

Jarraipen eta feedback pertsonalizatua hasiera-hasieratik, programazioaren atal bakoitza prestatzeko jarraibideak barne hartuta. Ikaskuntza eta gogoeta pertsonala bultzatuko da, baita errubriken bidezko autoebaluazioa ere.

Badira ere bost gidoi egituratu, azalpen bideoekin batera, eta material didaktikoa, programazioa neurrira diseinatu ahal izateko: sarrera eta justifikazio legala eta teorikoa / curriculum elementuak / metodologia (inklusiboak eta aktiboak, hezkuntza pertsonalizatua bultatzen dutenak) eta dibertsitatearen arreta, ikastegiko dokumentuetan / Arazo egoeretan oinarritutako unitate didaktikoen diseinua / programazioaren eta unitate didaktikoaren ahozko defentsa.

Helburuak

Programazio didaktiko inklusibo eta berritzaile bat diseinatzea eta epaimahai baten aurrean defendatzeko prestatzea.

Programazio didaktikoaren diseinuaren oinarrian egon behar duen esparru pedagogikoa ezagutzea (Index For Inclusion, DUA eta arazo egoerak).

Hezkuntzak argitaratutako dokumentuak ezagutzea, gure irakasle lanerako beharrezkoak baitira.

Gogoeta egitea eskolako lankidetza ereduari eta PT irakasleak horretan betetzen duen zereginari buruz.

Jarduera nori zuzenduta

  • Unibertsitateko ikaslea
  • Irakasleak
  • Profesionalak
  • Opositores
  • Online ikastaroa
    • Hezkuntza
  • 20.Api - 25.Mai
  • Gaztelera
  • Balio akademikoa: 30 ordu

Interesgarria izan daiteke zuretzat ...

Zikloak