Economía circular en la empresa como nuevo modelo de negocio

19.Uzt

Kod. E08-19

Jardueraren hizkuntz ofiziala: gaztelania

Erabilgarritasuna kalkulatzen...

Bi aukera hauek dituzu matrikula egiteko:

Online matrikula

Inprimakia deskargatu eta bidali

Itxarote zerrenda
Data gaindituta

Ekonomia Zirkularra terminoa indarrez sartu da ingurumen eta jasangarritasun arloko desafioen artean, egungo kontsumo eredu linealari (“hartu, erabili eta bota”) alternatiba planteatzen dion eredu ekonomikoa delako. Ekonomia zirkularrak aldarrikatzen dituen paradigmen artean, produktu, zerbitzu, material eta baliabideen bizi zikloa ixtea dago; ahalik eta denbora gehien mantentzea horiek denak ekonomian eta ahalik eta gehien murriztea hondakinak.

Baliabideen efizientzia maximizatzean oinarritzen den eredu ekonomiko bat da, halako moldez non hazkunde ekonomikoa ez baita egongo lotuta baliabideen kontsumoa handitzeari. Gaur egun, ekoizpenak aurre egin behar die, besteak beste, baliabide eskasiari, lehengaien prezioen gorabeherei eta giza jarduerak sortutako kutsadurari. Ekonomia zirkularrak irtenbide bat eman nahi die arazo horiei denei, ziklo naturaletan oinarritutako ikuspegi batetik, gizarte aktore guztien partaidetzaren bidez: enpresak edo erakundeak, kontsumitzaileak eta legegileak.

Horiek horrela, ikastaro labur honen xedea izango da ikaskuntzan sakontzea eta eztabaida foro parte hartzaile bat sortzea, ekonomia zirkularrak enpresa mailan dituen aplikazio nagusiak arakatzeko, baliabideen kudeaketa jasangarrirako ikuspegi sozio-ekonomiko batetik, ikuspegi hori enpresan txertatzeko, bai kudeaketaren kontrolari bai ingurumen kontabilitateari eta reportingari dagokionez.

Helburuak

Enpresetan ekonomia zirkularra ezartzeko ezagutza tekniko-ekonomikoan sakontzea eta eredu zirkularraren printzipioak txertatzea barne neurketaren jardueran eta enpresaren eta reporting-aren ingurumen kontabilitatean.

Tresnak ematea ikastaroko ikasleei ekonomia zirkularra sartzeko antolakuntza eta kontabilitateko barne prozesuetan, eta ekonomia zirkularraren arrakasta kasuak ezagutaraztea, hainbat sektoretako enpresetan, efektu biderkatzailea izan dezaten gure inguruan, zirkuluak ixteari dagokionez. 

Jarduera nori zuzenduta

  • Unibertsitateko ikasleak
  • Irakasleak
  • Profesionalak
  • Ikertzaileak

Kolaboratzaileak

  • Proyecto ECO 2016-74920-C2-1-R, Ministerio Economía y Competitividad
  • Ikastaroa
    • Ekonomia eta enpresa
    • Iraunkortasuna
    • Klima Aldaketa
  • 19.Uzt
  • Miramar Jauregia
  • Gaztelera
  • Balio akademikoa: 10 ordu