Euskadiko Ikastetxeetan STEAM Hezkuntza: Lehen Pasuak

30.Ira - 04.Aza

Kod. @28-19

Erabilgarritasuna kalkulatzen...

Bi aukera hauek dituzu matrikula egiteko:

Online matrikula

Inprimakia deskargatu eta bidali

Itxarote zerrenda
Data gaindituta

Unibertsitateko irakasle ez direnentzat, Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailaren baliozkotzea eskatuko da.

“STEAM hezkuntza Euskadiko ikastetxeetan: lehen pausoak” ikastaroaren helburua da STEAM hezkuntzaren kontzeptua ezagutaraztea Euskadiko irakasleen artean.

Ikastaroa, batez ere, Euskadiko lehen eta bigarren hezkuntzako irakasleentzat da, zeinahi dela ematen duen espezializazioa edo kurtsoa. Halaber, ikastaroa pentsatuta dago etorkizunean lehen eta bigarren hezkuntzan ariko diren irakasle guztientzat, eta hezkuntzarekin zerikusia duten graduko irakasleentzat ere.

Ikastaroaren helburua da STEAM hezkuntzan (Science, Technology, Engineering, Arts eta Mathematics) lehen esperientzia edukitzea Euskadiko hezkuntza-sistemaren testuinguruan.

Ikastaroa UPV/EHUko Uda Ikastaroak fundazioaren online ikastaroen plataforman egingo da. Moodlen oinarritzen den ikaskuntza-plataforma bat da.

Parte-hartzaileak, ikastaroan zehar, ikastaroko edukiekin lotuta dauden zenbait ataza egin beharko ditu; tartean, zenbait lan egin, aukera bat baino gehiagoko galdetegiei erantzun eta gai bakoitzari buruzko foroetan parte hartu.

Ikastaroaren gida honako atal hauetan dago banatuta: Gaitasunak eta Ikaskuntzaren Helburuak; Edukiak, Metodologia eta Lan-plana; Ebaluazio-jarduerak; Egutegia, eta Bibliografia

- 30 ordu, lau astean zehar. (Dedikazioa: 7-8 ordu astean)

- Horretaz gain, beste astebete, ebaluaziorako eta ikastaroa ixteko.

Prezio bakarra: 80 euro

Hizkuntza ofiziala: gaztelania,, euskara

Ebaluazioa: Ikastaroak lau modulu edo gai ditu, eta modulu bakoitzean bi jarduera ebaluatu daude:

  1. Galdetegiak: (aukera bat baino gehiagoko 10 galdera) bi aldiz erantzun daitezke, eta kalifikazio onena hartuko da kontuan. Galdetegi bakoitzak azken kalifikazioaren % 12,5 balio du.
  2. Lana edo ataza: gaiari buruzko laburpen garatua, testuingurua deskribatu, eta gai horretan landu diren kontzeptu nagusiak zehaztuko dituena. Lan bakoitzak azken kalifikazioaren % 12,5 balio du.

Helburuak

.1.- STEAM hezkuntzaren kontzeptua zein den jakitea.

Hauek dira ikaskuntza-helburuak:

  • STEAM hezkuntza ulertzea
  • Irakaskuntza STEAM hezkuntzara egokitzea
  • Ikasgelan STEAM hezkuntza sartzen laguntzea

2.- Ikasgelan STEAM hezkuntza modu arrakastatsuan ezartzen ikastea.

Hauek dira helburu honen ikaskuntza-helburuak:

  • STEAM tradizionalaren eta STEAM konputazionalaren arteko diferentziak bereiztea
  • Gaitasun orokorrak eta diziplinarrak garatzea STEAM hezkuntzaren bidez
  • Ikasgelan interesa agertzea STEAM konputazionalaren inguruan

3.- STEAM hezkuntzako irakasle izateko nola prestatu jakitea.

Hauek dira helburu honen ikaskuntza-helburuak:

  • STEAM hezkuntzarako tresna teknologikoak erlazionatzea
  • STEAM hezkuntzan prestatzeko dauden proposamenak erkatzea
  • STEAM ikuspegia sustatzea gizartean

4.- STEAM hezkuntzako oinarrizko adibideak erabiltzea Scratch/Snap programazio-lengoaien bidez.

Hauek dira helburu honen ikaskuntza-helburuak:

  • STEAM esperientzietarako Scratch/Snap programazioaren inguruneak ulertzea
  • Scratch/Snap programazioaren inguruneak STEAM esperientzietarako erabiltzea
  • Kontuan hartzea Scratch/Snap programazioaren inguruneak oso baliagarriak direla ikasgelan STEAM esperientzietarako

Jarduera nori zuzenduta

  • Unibertsitateko ikasleak
  • Irakasleak
  • Online ikastaroa
    • Hezkuntza
    • Zientzia eta teknologia
  • 30.Ira - 04.Aza
  • Gaztelera
    Euskara
  • Balio akademikoa: 30 ordu
  • Web