Ekainberri 10 urte. Labarretako artearen errepliken erronkak eta etorkizuna museo ekipamendu gisa

20.Uzt

Kod. F01-18

Erabilgarritasuna kalkulatzen...

Itxarote zerrenda
Data gaindituta

Ekainberriko hamargarren urteurreneko ospakizunen artean, kongresu hau Europan dauden arte labarra duten haitzuloen lau errepliken ordezkarien ponentzien bidez egingo da. Bakoitzak beren sorrerarako izan duten esperientzia aurkeztuko du, kudeaketa modua eta museo ekipamendu gisa garatzeko era. Lau esperientzia desberdinen partekatzeak mota horretako ekipamenduen etorkizuneko garapenerako metodologiak eta esperientziak trukatzeko aukera emango du.

Helburuak

  • Labar arteko errepliken gaurko egoera azaldu.
  • Errepliken balio museografikoa aztertu.
  • Paleolito labarretako artearen garrantzia artearen ezagutzaren diskurtsoan sakondu.
  • Ekaingo ekipamendua akademia munduan ezagutarazi.
  • Antzeko ekipamenduen nazioarteko harremanak estutu.

 

HIZKUNTZAK

Hitzaldiak gaztelaniaz, euskaraz edo frantsesez egon daitezke. Kongresuak aldi bereko itzulpena izango du frantsesetik gaztelerara eta gazteleratik frantsesera.

Kolaboratzaileak

  • Departamento de Cultura, Turismo, Juventud y Deportes de la Diputación Foral de Gipuzkoa
  • Gordailua y Servicio de Museos. Diputación Foral de Gipuzkoa
  • Ekainberri
  • Kongresua
    • Artea eta kultura
    • Historia
  • 20.Uzt
  • Zestoako Hotel Bainuetxea
  • Gaztelera
    Frantsesa
  • Balio akademikoa: 10 ordu