Garapen atipikoko haurren ikasketa hezkuntza-inguru elebidun (edo eleaniztun) batean

17.Ira - 18.Ira

Kod. O23-21

Erabilgarritasuna kalkulatzen...

Itxarote zerrenda
Data gaindituta

Uda Ikastaroa aurrez aurre egingo da.

Nafarroako Gobernuaren Hezkuntza Sailak irakasleen etengabeko prestakuntza gisa ere baliozkotzea eskatu da.

 Uda Ikastaroak hizkuntza garatzeko arazoak dituztenengan jarriko du arreta batez ere, eta bereziki haur hezkuntzatik lehen hezkuntzarako trantsizioan. Ikastaroak iraungo duen bi egunotan hizkuntza-arazoak dituzten haurren familiek beren bizipen eta eskarmentua partekatu ahal izango dute hizkuntza-arazoak dituzten haurren hezkuntzaren erronkarekin jakinmina duten hainbat arlotako profesional, ikertzaile eta ikaslerekin.

Lehen eguneko sarrera-hitzaldiaren ondoren hizlari  banaka edo binakako hitzaldiak izango dira, eta baita mahai-inguru  labur  bat ere, alderdi eta esperientzia konkretuei buruzkoak. Bigarren egunean garapen ez-ohikoa duten haurren hezkuntzarako garrantzizkoak diren hainbat gai sozio-sanitario eta hezkuntzakoak jorratuko dira. Aurreko saioetan zehar ikasitakoa praktikatzeko aukera emango duen tailer batekin amaituko da ikastaroa.

Hitzaldi batzuk gaztelaniaz, eta beste batzuk euskaraz izango dira. (ikusi eta irakurtzeko euskarriak bi hizkuntzatan, ahal den neurrian)

Helburuak

Haurren hizkuntza-garapenaren inguruko ikerketen emaitzen eta ezagutzen zabalkundean laguntzea eta baita haiek eskola barruko ikaskuntzan duten garrantzia kontzientzia hartzean ere.

 

Osasun, hezkuntza eta gizarte zerbitzuen alorreko ikertzaile eta profesionalak harremanetan jartzea, eta baita ikasleekin eta garapen ez-ohikoa duten haurren familiekin ere, esperientziak eta hezkuntza-programak elkarren artean parteka ditzaten.

 

Familiei babesa eskaintzea, formakuntza eskainiaz.

Pediatrak eta osasun arloko profesionalen formakuntzan laguntzea, bereziki gizarte elebidun eta eleanitzetako hizkuntzaren garapenaren inguruko gaietan.

Jarduera nori zuzenduta

  • Unibertsitateko ikasleak
  • Unibertsitarioak ez diren ikasleak
  • Irakasleak
  • Profesionalak
  • Publiko orokorra

Kolaboratzaileak

  • Asociacion Guztio Bortziriak
  • Elebilab
  • Bortziriak euskara mancomunitatea
  • Lesakako Udala
  • Centro de salud de Lesaka
  • Uda Ikastaroa
    • Hezkuntza
    • Irakasteko ikasten Nafarroako Gobernua
    • Osasuna
    • Hezkuntza
  • 17.Ira - 18.Ira
  • Lesakako Harriondoa Kultur Etxea
  • Gaztelera
    Euskara
  • Balio akademikoa: 20 ordu