EL ARTE DE NARRAR. Nociones clave para escribir y leer grandes relatos

23.Abu - 25.Abu

Kod. L04-21

Erabilgarritasuna kalkulatzen...

Itxarote zerrenda
Data gaindituta

Uda Ikastaroa aurrez aurre ospatuko da eta online zuzenean parte hartzeko aukera ere egongo da ZOOM bidez. Matrikula prozesuan nola parte hartuko duzun aukeratu: aurrez-aurre edota online zuzenean.

Uda Ikastaro honetan, kontakizunak irakurriz eta irudi nahiz film zatien bitartez, idazketa literarioaren gakoak (teknikak, gaiak, estetikak...) aztertuko dira, ikasleen sorkuntza lana bideratuko da, eta irakurketa eta hartze kritikoko gaitasun berria eskura dezaten ahalbidetuko da.

Helburuak

Ikasleak literaturaren arloko idazketa eta irakurketara jakin-min eta pasio berrituarekin hurbil daitezen lortzea.

Tresna teoriko eta praktikoak eskaintzea euren literatura esperientzian iraultza eragiteko.

Hizkuntza arrunta hizkuntza literario bihurtzeko eraldaketa erradikalarekin trebatzea ikasleak.

Kontakizun on baten bizi konstanteak identifikatzen laguntzea: perspektiba, elkarrizketak, tenporalitatea, arkitektura, gaiaren garrantzia.

Ikasleei beren idazketa proiektuetan laguntzea, sormen ikuspegi bakanaren, hots, ahots propioaren bilaketan argibideak emanez.

Literaturaren eta arte garaikidearen gaineko beren hausnarketa elikatu eta sustatuko duten testu eta obretara hurbiltzea.

Jarduera nori zuzenduta

  • Publiko orokorra
  • Aurrez aurre eta online zuzenean ikastaroa
    • Hizkuntzalaritza eta literatura
    • Komunikazioa
  • 23.Abu - 25.Abu
  • Miramar Jauregia
  • Gaztelera
  • Balio akademikoa: 30 ordu

Interesgarria izan daiteke zuretzat ...