El avance del feminismo y del envejecimiento activo en la CAPV, en una Europa social en crisis

17.Eka - 19.Eka

Kod. B01-19

Jardueraren hizkuntz ofiziala: gaztelania

Erabilgarritasuna kalkulatzen...

Bi aukera hauek dituzu matrikula egiteko:

Online matrikula

Inprimakia deskargatu eta bidali

Itxarote zerrenda
Data gaindituta

2018a mugarri izan zen borroka feministan, emakumeen haserrea erakutsi zuen martxoaren 8ko mobilizazio globalaren bidez. Gainera, biztanleriaren zahartzeari dagokionez, agerian gelditu da adinekoen kolektiboaren gizarte behar espezifikoen dibertsifikazioa, eta arreta berezia jarri da pentsioen gaian, gizarte osora zabalduta aldarrikapena. Hori guztia europar testuinguru batean, aurre egin behar diona aurrekaririk gabeko nortasun krisi sakon bati. 

Ondorioz, gogoeta hiru gai bloketan egituratuko da:

1.- Europako testuinguruaren analisia: 2019ko maiatzeko Europako hauteskundeak, aldaketak eragin ditzaketenak estatu askoren erakunde egituretan; ereduaren jasangarritasun arazoak sortzen dituzten desberdintasunak; brexit-aren negoziazioa; europar politika bateratu bat behar duen immigrazio politika; EBren aurka dauden eskuin muturreko mugimenduak, etab. Gure aldetik, 60 urteko integrazioaren ondoren, uste dugu posible dela beste Europa bat.

2.- 2018an, feminismoak urratsak egin ditu aldarrikapen global baterantz, hainbat gaitan eta hainbat adierazpide erabilita: gure Topaketaren bidez, genero desberdintasuna gainditzeko oinarrien planteamendu baterantz orientatzen dira erantzunak: familia, hezkuntza, gizarte harremanak, lan harremanak, etab.

“Lehenbizi gizonen mundua zabaldu diegu emakumeei, baina emakumeen mundua zabaldu behar zaie gizonei”, Marina Subirats.

Aztertuko dugu ea generoak eta adinak eraginik baduten gizarte partaidetzan, eta lan ikuspegitik eta ikuspegi sozio-ekonomikotik ere aztertuko dugu lana, eskura dagoen informazioa zabalduta.

3.- EAEk aurre egin behar dio Europako biztanleria zaharrena edukitzearen desafioari. Azken hamarkadetan, fenomeno honen garrantziaz ohartu gara, eta gaur egun gogoeta egin beharrean gaude hainbat gairen inguruan: neurri batzuk hartzea eta beste batzuk eguneratzea, oinarrizko diagnostikoa, erakundeen funtzionamendua eta emaitzak hobetzeko elkarteen zeregina, zahartze aktiboari buruzko proiektuak eta esperientziak.

Helburuak

Gaur egungo Europa: zalantzak, adostasunak eta erabakiak hartzea Europaren testuinguruan.

Feminismoaren aldarrikapenak gaur egun: desberdintasunak gainditzetik harago. Generoa eta adina: eragina dute gizarte partaidetzan?

Emakumeen mobilizazioen garrantzia gaur egun. Emakumeak beldurrik gabe?

Gizonak emakumeen munduan sartzea: bidea elkarrekin eginez.

Zahartzearen gaiari buruzko diagnostikoak berrikustea. Diagnostiko partekatu baterantz, Helduak Adi! elkartearen analisiei eta Matia Fundazioaren Azterlanaren ondorioei dagokienez.

Ekiteko lehentasunak adinekoen behar bereziei eman beharreko erantzunean. Belaunaldien arteko jardun eredua eta elkarteen arteko eta sektoreen arteko lankidetza.

Gobernantzari dagokionez, Adineko Pertsonen Partaidetzarako Plan Integraleko kontzeptuak koordinatzea. Administrazioen esku hartzea.

“Bizitza Osoko Prestakuntzaren Legea” eta epe laburreko Prestakuntza Proiektuaren proposamena garatzea.

Jarduera nori zuzenduta

  • Publiko orokorra

Kolaboratzaileak

  • Helduak Adi!
  • Kutxabank Fundazioa
  • Gipuzkoako Foru Aldundia
  • Eusko Jaurlaritza. Departamento de Empleo y Políticas Sociales
  • Ikastaroa
    • Bizitzaren bidaia
    • Genero
    • Zahartzaroa
  • 17.Eka - 19.Eka
  • Miramar Jauregia
  • Gaztelera
  • Balio akademikoa: 30 ordu