El Camino de Santiago del Norte, un gran Itinerario Cultural Europeo en la encrucijada de un futuro sostenible

22.Uzt - 23.Uzt

Kod. K13-21

Erabilgarritasuna kalkulatzen...

Itxarote zerrenda
Data gaindituta

Uda Ikastaroa aurrez aurre ospatuko da eta online zuzenean parte hartzeko aukera ere egongo da ZOOM bidez. Matrikula prozesuan nola parte hartuko duzun aukeratu: aurrez-aurre edota online zuzenean.

Uda Ikastaro honek Iparraldeko Donejakue Bidearen errealitatean sakontzea du helburu, mundu mailako osasun krisiaren testuinguruan. Europako kultura ibilbide handi horren egoerari hainbat ikuspegitatik heltzea. Ibilbide horren etorkizunak jasangarria izan behar du nahitaez, bertan dagoen eta etorkizuneko belaunaldientzat gorde behar dugun kultura ondare material eta ez-materialarentzat.

Ikuspegi hori presente egongo da Europako erakundeek nola lan egiten eta ondarea nola babesten duten aztertzen dugunean, konparazio azterketan (kasu honetan Frantziarekin), Done Jakueko Kontseiluaren funtzionaltasunean, 2021eko Xacobeoren helburu eta planetan… Ikastaro honetan, mende honetan eta pandemiaren ondoren, Donejakue Bidearen esku hartzean, babesean, ikerketan eta jasangarritasun erronketan dauden ahuleziak, mehatxuak, indarrak eta aukerak aztertuko ditugu.

Helburuak

Iparraldeko Done Jakue Bideen errealitatea birpentsatzea eta sakontzea, gaur egungo pandemiaren edo osasun krisiaren testuinguruan. Europako Kultur Ibilbide Handi honen erronkak eta aukerak planteatzea; izan ere, ondare aberastasun material eta immaterial handia gordetzeaz gain, herrien eta mundua osatzen duten errealitate desberdinen arteko ezagutzarako eta kultura trukerako aukera bat da.

Jarduera nori zuzenduta

  • Publiko orokorra

Kolaboratzaileak

  • Gobierno Vasco
  • Aurrez aurre eta online zuzenean ikastaroa
    • Artea eta Kultura
    • Donostia Kultura
    • Ikastaroak guztientzat
    • Euskal Kultura
  • 22.Uzt - 23.Uzt
  • Miramar Jauregia
  • Gaztelera
  • Balio akademikoa: 20 ordu