El Federalismo y el Estado en España: perspectiva histórica

04.Uzt - 05.Uzt

Kod. F04-19

Erabilgarritasuna kalkulatzen...

Itxarote zerrenda
Data gaindituta

Laster egitarau zehatza argitaratuko dugu

Batzar honetan, Espainian berriro ere eztabaida publikoan dagoen gai bati buruzko gogoeta bultzatu nahi dugu, estatua antolatzeko moduari dagokiona, haren lurraldeen gobernuen, nortasunaren eta definizio konstituzionalaren ikuspegitik. Espainiako historian 1812tik zabalik dagoen auzi bat da, orduz geroztik hainbat erantzun, saio eta proposamen izan dituena. Hala, aztergai hartu nahi ditugu Espainiaren ikuskera federal bati gehien hurbildu zaizkionak, uste baitugu ezagutza historiko hau baliagarri izan daitekeela beharrezkoa den eztabaida publiko bat aberasteko.

Helburuak

Egiazki korapilatsua den gai bati buruzko eztabaida publikoa ikuspegi berrien bidez aberasteaz gainera, batzar honen helburua da Valentin de Foronda Gizarte Historiako Unibertsitate Institutuan garatzen ari garen ikerketa lerro bat sendotzea, aztergai dituena estatuaren lurralde antolakuntza eta nortasun konplexuen nazionalizazio, sorkuntza eta kudeaketa prozesuak. Alde horretatik, uste dugu interesgarria dela federalismoa eta kontzeptu horrek historikoki Espainian izan dituen aldaerak aztertzea, kontraste lan bat eginez beste esperientzia garaikide batzuekin.

Jarduera nori zuzenduta

  • Unibertsitateko ikasleak
  • Ikertzaileak
  • Irakasleak

Kolaboratzaileak

  • Instituto Universitario de Historia Social. Valentin de Foronda
  • Kongresua
    • Gizarte Zientziak
    • Historia
  • 04.Uzt - 05.Uzt
  • Arabako Campuseko "Elurreta" Eraikinako Gradu Aretoa
  • Gaztelera
  • Balio akademikoa: 20 ordu
  • Web
  • PDFa eskuratu