Europar Batasunaren etorkizuna: ikuspegi bat Euskaditik. Konferentziari egindako ekarpenak

08.Uzt - 09.Uzt

Kod. G09-21

Erabilgarritasuna kalkulatzen...

Itxarote zerrenda
Data gaindituta

Uda Ikastaroa aurrez aurre ospatuko da eta online zuzenean parte hartzeko aukera ere egongo da ZOOM bidez. Matrikula prozesuan nola parte hartuko duzun aukeratu: aurrez-aurre edota online zuzenean.

Europar Batasuneko (EB) herritarrak, gizarte zibila eta erakundeak EBren etorkizunari buruzko eztabaida sakonean murgilduta daude, Europaren etorkizunari buruzko Konferentziak ezarritako foroan, zeina COVID-19ren pandemiak atzeratu duena.

Biltzarraren helburua da Europaren etorkizunari buruzko eztabaidarako foro bat eskaintzea herritarrei, EB epe ertain eta luzera garatzeko garrantzitsuak diren gaiei buruz. Gai horien artean daude Europako ekonomia- eta gizarte-sistemaren etorkizuna, jasangarritasuna, klimaren babesa, berrikuntza, eraldaketa digitala eta EBren funtsezko balioak. Biltzarrak, halaber, herritarren proposamenak Europako politika eta arauetan txertatzeko aukerak aztertuko ditu.

EuroBasquek antolatutako udako ikastaro honen helburu nagusia da gogoeta sustatzea eta ideia eta proposamenak sortzea, EBk gaur egun dituen erronka anitzak eta garrantzitsuak jorratzeko. Horien artean:

  • Ingurumenerronkak eta krisi klimatikoa; esparru horretan, EBk 2050ean klima-neutraltasuna lortzea proposatu du.
  • EBn giza eskubideak eta zuzenbideestatua defendatzeko sistema eraginkor bat sortzea/finkatzea.
  • Covid19k ekonomian, gizartean eta osasunean izan duen eragin handia: Europako elkartasun-mekanismoen ebaluazioa eta krisi sistemikoen aurrean EBk duen erantzuteko gaitasuna.
  • Eskubide Sozialen Europako zutabea aplikatzea, EBn justizia soziala eta berdintasuna lortzeko funtsezko tresna gisa.
  • Migrazioa Europak baztertu ezin duen erronka bat da, eta horrek aukerak eman diezazkioke gainbehera demografikoa ezaugarri duen eta langileak behar dituzten lanmerkatuak dituen kontinente bati.
  • Defentsarako Europar Batasuna garatzea, benetan integratuta.
  • Estatu kide berrien zabaltzeprozesua eta etorkizuneko atxikipenak.
  • Ekonomia eta Diru Batasuna sakontzea, pertsonentzat funtzionatuko duen ekonomia.
  • Europako estrategia digitala. Europako ekonomia eta gizartea digitalizatzeko erronka.
  • Europako balioak sustatzea, munduan EBren ahotsa indartuz eta Batasunaren oinarri demokratikoak sustatuz. EBren papera munduan: multilateralismoa, balio demokratikoak eta garapen iraunkorra sustatzea.
  • EBko prozesu demokratikoak eta gai instituzionalak: eta, bereziki, hauteskundelegeriaren erreforma integrala: "Spitzenkandidaten" sistema eta 2024ko Europako Parlamenturako hauteskundeetarako zerrenda transnazionalak.
  • Erreforma instituzionalak Batasun demokratikoago eta eraginkorrago baterako.
  • Europa mailako demokrazia ordezkatzailea eta demokrazia partehartzailea indartzea, herritarrak etengabeko elkarrizketa-bideen bidez inplikatuz.

Helburuak

Gogoeta eta ideien eta proposamenen sorrera sustatzea, EBk gaur egun dituen erronka anitzak eta garrantzitsuak jorratzeko.

 

Jarduera nori zuzenduta

  • Unibertsitateko ikasleak
  • Unibertsitarioak ez diren ikasleak
  • Irakasleak
  • Profesionalak
  • Publiko orokorra
  • Aurrez aurre eta online zuzenean ikastaroa
    • Gizartea
    • Zuzenbidea
  • 08.Uzt - 09.Uzt
  • Miramar Jauregia
  • Gaztelera
  • Balio akademikoa: 20 ordu