Gas naturala eta bere ekarpena trantsizio energetikora: aliatua ala etsaia?

18.Eka

Kod. E03-18

Erabilgarritasuna kalkulatzen...

Bi aukera hauek dituzu matrikula egiteko:

Online matrikula

Inprimakia deskargatu eta bidali

Itxarote zerrenda
Data gaindituta

Baliabideak gero eta mugatuagoak diren egoera honen aurrean eta klima-aldaketaren ondorioak ate-joka ditugula, gutxik jartzen dute zalantzan energiaren auzia mende honetako erronkarik nagusienetako bat dena. Adostasun zabala dago energia-iturrien % 100 berriztagarriak izango direla eta horrako bidean goazela, baina ikuspuntu ugari daude jokaleku horretara heldu bitarteko trantsizioan erregai fosilek jokatu behar duten rolari dagokionez. Gas naturala, zehazki, pisua hartuz joan da nazioartean, eta Europatik ere apustu energetiko argia egin da gas naturala trantsiziorako erregai gisa aurkeztearen alde.

Geurera etorriz, gas-azpiegitura gehien daukan lurraldeetako bat da EAE. Horregatik, garrantzi handikoa da gas naturalak trantsizio energetikoan jokatu behar duen rolari buruzko eztabaida. Gas naturalak trantsiziorako erregai gisa duen potentzialean eta ingurumenean, jendartean eta ekonomian dituen inpaktuetan sakontzeko asmoa du ikastaro honek. Ildo horretatik, datozen hamarkadetan gas naturalak bete behar duen paperari buruz ikuspegi ugari aintzat hartuko dituen ezagutza hedatzea eta eztabaidarako elementuak eskaintzea da ikastaroaren helburua.

Helburuak

Gas naturalak, baliabide energetiko bezala, dituen ezaugarri nagusiak, muga biofisikoak eta ustiapen mota eta modu ezberdinak ulertzea.

Gas-azpiegiturarenerako garapen planak ezagutzea maila ezberdinetan: nazioarteko, estatu eta erkidego mailan. Horien inpaktu ekonomiko eta sozialak aztertzea.

Energia berriztagarrietan oinarritutako trantsizio energetiko batean, gas naturalak duen baliabide energetiko osagarri izaera potentzialean sakontzea.

  • Ikastaroa
    • Arkitektura eta hirigintza
    • Ekonomia eta enpresa
    • Energia eta ingurumena,
  • 18.Eka
  • Bizkaia Aretoa-UPV/EHU
  • Gaztelera
  • Balio akademikoa: 10 ordu
  • PDFa eskuratu