El papel de las ciudades frente al Cambio Climático. Buenas prácticas y ejemplos de éxito

28.Eka - 29.Eka

Kod. E06-21

Erabilgarritasuna kalkulatzen...

Itxarote zerrenda
Data gaindituta

Uda Ikastaroa aurrez aurre ospatuko da eta online zuzenean parte hartzeko aukera ere egongo da ZOOM bidez. Matrikula prozesuan nola parte hartuko duzun aukeratu: aurrez-aurre edota online zuzenean.

Ziurrenik, Klima Aldaketa da gizakiak eta gure planetako ekosistema guztiek duten desafiorik handiena. IPCC (Klima Aldaketari buruzko Gobernu arteko Adituen Taldea) erakundearen arabera, egungo ohiturak aldatzen ez badira, mendearen amaierarako 4,8ºC-ra irits daiteke batez besteko tenperaturaren igoera, horrek ingurumenean, politikan, ekonomian eta gizartean eragingo dituen ondorio guztiekin. Nazio Batuen datuen arabera, hiriek, lurrazalaren % 3 inguru bakarrik hartzen badute ere, berotegi efektuko gasen % 70 baino gehiago isurtzen dituzte. Kalkuluen arabera, Europan, 2050erako biztanleen ia % 85 hiriguneetan biziko dira. COVID-19ak bereziki kolpatu ditu hiriak eta eragin handia izan du gizartean eta ekonomian. Osasun krisiaren inpaktuari buruzko Nazio Batuen azken txostenaren arabera, hiriak pandemiaren epizentroa izan dira –eta dira–, eta kasuen % 90 inguru hiri ingurunean erregistratu dira, birusaren birulentziaren erakusgarri.

Funtsezkoa da desberdintasunak konpentsatzea, egokitzapen estrategiak garatuz eta isuriak toki mailan murrizteko egitasmoetan inbertituz, COVID osteko garaian hiriak berreraikitzeko, aintzat harturik ekitatearen eta justizia klimatikoaren printzipioak. Alde horretatik, hiri asko erreferenteak dira udal mailako mitigazio eta egokitze planak ezartzeko orduan, beren lehengoratze sozio-sanitarioan buru belarri dabiltzanak berrikuntza klimatikotik eta gizarte lankidetzatik abiatuta. Bide bat izan daiteke aurre egiteko faktore anitzeko krisi ezezagun bati.

Helburuak

Tokiko gobernuen eginkizuna bere testuinguruan kokatzea, eskala desberdinetan, Klima Aldaketa kudeatzeko eta hiriak berreskuratzeko estrategien eta ekintza planen definizioan; bereziki, COVID osteko agertoki batean.

Klima Aldaketaren aurkako borrokan (mitigazioa) eta etorkizuneko klima egoeretara egokitzean (egokitzapena) erreferentziazkoak diren toki erakundeen eginkizunari buruzko informazioa ematea, gaur egungoa eta esanguratsua, arrakasta kasuen bidez.

Jarduera nori zuzenduta

  • Unibertsitateko ikasleak
  • Unibertsitarioak ez diren ikasleak
  • Profesionalak
  • Publiko orokorra

Kolaboratzaileak

  • Donostiako Udala /Ayuntamiento de San Sebastián
  • Fundación Cristina Enea Fundazioa
  • DSF
  • Aurrez aurre eta online zuzenean ikastaroa
    • Ekonomia eta enpresa
    • Ikastaroak guztientzat
    • Iraunkortasuna
    • Zientzia eta teknologia
    • Ekosistemak eta baliabide naturalak
  • 28.Eka - 29.Eka
  • Miramar Jauregia
  • Gaztelera
    Ingelera
  • Balio akademikoa: 20 ordu