El reto de la movilidad humana: pobreza, cambio climático, conflictos y situaciones de violencia como causas de las migraciones forzosas

16.Ira - 17.Ira

Kod. G21-21

Erabilgarritasuna kalkulatzen...

Itxarote zerrenda
Data gaindituta

Workshop-a aurrez aurre ospatuko da eta online zuzenean parte hartzeko aukera ere egongo da ZOOM bidez. Matrikula prozesuan nola parte hartuko duzun aukeratu: aurrez-aurre edota online zuzenean.

Uda Ikastaro honen bidez, gizarteari ikaskuntza eta koprodukziorako espazio ireki bat eskaini nahi zaio, eta, horretarako, laborategiko formatu baten bidez, nahitaezko migrazioen kausak eta ondorioak nabarmendu nahi dira. Uda ikastaro honek, zehazki, pobrezia, klima aldaketa eta gatazkak ditu ardatz. Horretarako, gaian adituak diren pertsonak izango dira gure artean, eta hainbat errealitate partekatuko dituzte, hala nola Mediterraneoko erantzun humanitarioa, Erdialdeko Amerikako migrazio korridorea edo Afrikako lekualdatzeak.

Ikastaroaren xede publikoak askotariko jatorria izan dezake, eta tailerra aberastuko du, zalantzarik gabe: gizarte eta kooperazio erakundeak, migrazio arloan erantzukizuna duten kudeatzaile publikoak, ikertzaileak, ekintzaileak, gizarte ekintzaileak, migratzaileak, natura eta ingurumen zientzietan diharduten pertsonak, etab.

Helburuak

Migrazioen inpaktu lokala eta globala aztertzea.

Borondatez kontra migratzen duten populazioen erronkak ulertzea eta identifikatzea.

Globalaz eta hark tokikoarekin duen loturaz eztabaidatzea, nahitaezko migrazioen kasu errealak aintzat hartuta.

Workshopeko parte hartzaileekin batera ondorioak eta gomendioak koproduzitzea, haien difusiorako.

Jarduera nori zuzenduta

  • Unibertsitateko ikasleak
  • Unibertsitarioak ez diren ikasleak
  • Irakasleak
  • Profesionalak
  • Publiko orokorra
  • Personas y entidades interesadas en migraciones forzosas

Kolaboratzaileak

  • Fundación Ayuda en Acción
  • Aurrez aurre eta online zuzenean ikastaroa
    • Gizartea
    • Iraunkortasuna
  • 16.Ira - 17.Ira
  • Miramar Jauregia
  • Gaztelera
  • Balio akademikoa: 20 ordu
  • Web