El tratamiento de la información en la era digital: leer, buscar, seleccionar e interpretar lo leído

27.Api - 31.Mai

Kod. @18-20

Erabilgarritasuna kalkulatzen...

Bi aukera hauek dituzu matrikula egiteko:

Online matrikula

Inprimakia deskargatu eta bidali

Itxarote zerrenda
Data gaindituta

Ikastaro honek Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Saileko baliozkotzea du (1968170054 kod.) unibertsitateaz kanpoko irakasleentzat. Nafarroako Gobernuaren Hezkuntza Sailaren baliozkotzea ere dauka irakasleen etengabeko prestakuntza gisa.

- 30 ordu akademikoak

- Hasiera: 2020/04/27 Bukaera: 2020/05/31

Tarifa bakarra: 80€

Hizkuntza ofiziala: Gaztelania

Sarearen zabalkundeak eta gailu mugikorren hedapenak irakurtzeko euskarriak eta testuinguruak areagotzea ekarri dute. Testu digitalen erabilera ezinbestekoa bilakatu da, giza jardueraren arlo guztietan. Hori dela eta, testu idatziei soilik lotutako alfabetatze kontzeptua zabaldu egin da, eta gaur egun alfabetatze mediatikoa esaten zaio. Alfabetatze horren baitan, gaur egun informazioa helarazteko erabilitako askotariko kodeak menperatu behar dira. Era berean, gaitasun berri bat sortu da: informazio gaitasuna edo ALFIN gaitasuna, aro digitalean informazioaren tratamenduan inplikatutako alderdi guztiak jaso nahi dituena, eta gaitasunen gurutzaketa bat dena.

Aitortu behar dugu testu digitalak irakurtzeko beharrezkoak diren trebetasun asko testu analogikoetan behar diren berberak direla; alabaina, haien ezaugarrien araberako trebetasun espezifikoak ere badira. Trebetasun horiek lotuta daude, batik bat, informazioa eskuratzeko eta kudeatzeko moduari, baita edukien fidagarritasunaren balorazioari ere. Izan ere, irakurleak sarean informazio kantitate izugarri handia topatzen du, eta behar-beharrezkoa da hura arrakastaz kudeatzen eta baloratzen jakitea.

Ikastaro honen helburua parte hartzaileei estrategiak eta trebetasunak ematea da, informazio digitalaren erabileran eraginkorragoak izan daitezen; horrela, ikasleei lagundu ahal izango diete gero, irakurtzeko gaitasunari eta gaitasun digitalari lotutako gaitasun horiek menperatu ditzaten.

 

 

Helburuak

Gaur egungo irakurketa jarduerei buruzko gogoeta egitea.

Irakurketa eta testu digitalen ezaugarri espezifikoak ezagutzea.

Estrategiak garatzea, sarean informazio bilaketa eraginkorrak egiteko.

Informazioaren aukeraketa kritikoa egiteko irizpideei eta tresnei buruzko gogoeta egitea.

Informazioa gordetzeko eta berreskuratzeko estrategiak erabiltzea.

Irakasleen irakurtzeko gaitasuna eta gaitasun digitala garatzea.

Ikasleen irakurtzeko gaitasuna eta gaitasun digitala garatzeko jarduerak ezagutzea eta baloratzea.

Jarduera nori zuzenduta

  • Unibertsitateko ikaslea
  • Irakasleak
  • Publiko orokorra
  • Online ikastaroa
    • Hezkuntza
    • Informazioa eta komunikazioa
  • 27.Api - 31.Mai
  • Gaztelera
  • Balio akademikoa: 30 ordu

Interesgarria izan daiteke zuretzat ...