Elikadura burujabetza hezkuntza formalean lantzeko erremintak

25.Eka - 26.Eka

Kod. H15-18

Erabilgarritasuna kalkulatzen...

Bi aukera hauek dituzu matrikula egiteko:

Online matrikula

Inprimakia deskargatu eta bidali

Itxarote zerrenda
Data gaindituta

Elikadura burujabetza eta kontsumo arduratsua txikitatik lantzea berebizikoa da, batez ere gazteen artean ohitura kritikoak eta jarrera ekintzaileak bultzatzerako orduan.

Bide horretan, EAThink proiektuak haur eta nerabeekin, ikastetxean, gaur egungo elikadura ereduaren interdependentzia globalak eta elikadura eredu jasangarriak lantzea du helburu, bereziki metodologia parte-hartzaileak eta arazoen ebazpenean oinarritutako estrategiak erabiliz. Azken hiru urte hauetan irakasle eta adituekin elkarlanean material didaktiko anitz landu izan da, bai Euskal Herrian eta baita proiektua garatu den Europako beste hamabi herrialdetan ere.

Ikastaro honetan zehar, orain arte landutako material didaktikoa Lehen eta Bigarren Hezkuntzako irakasleekin partekatu nahi da, beste elkarte eta entitate batzuk eskolan elikadura eta jasangarritasuna lantzeko egiten dituzten proposamenak ezagutzera emateaz gain. Asken finean,  ikastaro honek ikastetxeetan elikadura burujabetza jorratzeko erremintak euskal irakasleentzat eskuragarri ipintzea du helburu.

Helburuak

Elikadura burujabetza Lehen eta Bigarren Hezkuntzako curriculumean txertatzeko esperientzia praktikoak ezagutu eta trukatu.

Gaia ikasleekin lantzeko erreminta praktikoak jaso:  ikas-unitateak, lantegi tematikoak eta eskola-baratzeak.

Parte-hartzean eta arazo-egoeren ebazpenean oinarritutako hezkuntza erremintak eta ideiak landu.

Gizartearen Eraldaketarako Hezkuntzarako erremintak garatu (ikusi (h)abian 2030 estrategia)

Kolaboratzaileak

  • Euskal Fondoa
  • Garapenerako Lankidetzaren Euskal Agentzia
  • Ikastaroa
    • Elikadura
    • Hezkuntza
    • Irakasteko Ikasten Nafarroa - Nafarroako Gobernua
  • 25.Eka - 26.Eka
  • Miramar Jauregia
  • Euskara
  • Balio akademikoa: 20 ordu
  • Web