Elikadura politikak Toki Administrazioan

06.Eka

Kod. G02-19

Ikastaroaren hizkuntzak euskara eta gaztelania izango dira aldiriko itzulpenik GABE

Erabilgarritasuna kalkulatzen...

Bi aukera hauek dituzu matrikula egiteko:

Online matrikula

Inprimakia deskargatu eta bidali

Itxarote zerrenda
Data gaindituta

Elikadura Politka Publikoak nazioarteko eszenatokian garatzen ari dira azken urteotan, biztanleen beharrei erantzun eta lehen sektorean eragiteko helburuakin. Elikadura zeharlerro edo gai transbertsala dugu, agente ugariren lankidetzarekin batera, herritarrak, lehen sektorea eta admnistrazioak elkarlanean garatzea eskatzen duena. Hala, norbanakoen konpromisoetatik haratago, tokiko admnistrazioak hartzen dituen neurriak eta estrategiak partekatu nahi dira ikastaro honetan, konpromiso kolektiboak zer eta nola diren zehazki ezagutzera eman eta egitekoak nola gauzatu diren ikasiko dugu. Bertako ekoizleek ekoiztutako produktuen kontsumo indibidualetik haratago, udal mailako kompromisoen gauzatzea nola errealitate egin daitekeen ezagutuko dugu arduradun politiko eta eragile ezberdinen eskutik.

Helburuak

Elikadura politika publikoen inguruan garatzen ari diren esperientziak ezagutu eta ezagutza partekatzea.

Tokiko elikadura sistema jasangarria garatzeko gertutasunean ekoiztutako produktuen kontsumoa eremu publikoan garatzeko gakoak ezagutzea.

Eragile eta entitate ezberdinen arteko hartu-emana eta elkar ezagutzea dinamizatzea.

----------------------------------------------------------------------------------------------

Eibarren aparkalekuen erreferentziak:

  • TXALTXA-ZELAI APARKALEKUA             Juan Gisasola Kalea, 4-6
  • TXOMO APARKALEKUA                             Bidebarrieta Kalea, 38
  • MERKATAL GUNEA EROSKI                     Bidea Otaola, 5

 

Jarduera nori zuzenduta

  • Udaletxe, ordezkari eta teknikariak

Kolaboratzaileak

  • ELIKA
  • LANDAOLA
  • GIPUZKOAKO FORU ALDUNDIA
  • EIBARKO UDALA
  • Ikastaroa
    • Gizarte Zientziak
    • uik Ibiltariak
  • 06.Eka
  • Portalea, Eibarreko Kultur Etxea
  • Gaztelera
    Euskara
  • Balio akademikoa: 10 ordu