Elkano eta lehen mundubira: 500 urte geroago

04.Uzt - 05.Uzt

Kod. F03-19

Ikastaroaren hizkuntza ofizialak euskara eta gaztelania dira. Itzulpen zerbitzua egongo da ikastaroa bi hizkuntzetan jarraitu ahal izateko

Erabilgarritasuna kalkulatzen...

Bi aukera hauek dituzu matrikula egiteko:

Online matrikula

Inprimakia deskargatu eta bidali

Itxarote zerrenda
Data gaindituta

Magallanes-Elkano espedizioa atera zela 500 urte betetzen direla gogoratzean, lehen zirkumnabigazioaren eta Juan Sebastian Elkano beraren berraztertze eta eguneratzea egiten dira. Euskaldunek tripulatzaile, espedizioaren antolatzaile eta ontzi egile gisa egiten zuten lanari balioa ematen zaio.

Ahozko mezuak. Bertaratuek hainbat diziplinetako lanak aurkeztu ahal izango dituzte, bereziki historikoak, gaiari buruz. Horretarako 1.000 hitzeko laburpena bidali beharko da info@elkanofundazioa.eus helbidera, 2019ko maiatzak 15a baino lehen. Horien guztien  balorazioa egingo da eta egileei jakinaraziko zaie onartuta dagoen edo ez.

Informazio gehiago www.elkanofundazioa.eus

Helburuak

Lehen zirkumnabigaziora eta balentria hura gertatu zen testuingurura gerturatzea.

Magallanes-Elkano espedizioan parte hartu zuten euskaldunen ezaugarriak, funtzioak eta patua deskribatzea.

Jarduera nori zuzenduta

  • Unibertsitateko ikasleak
  • Unibertsitarioak ez diren ikasleak
  • Irakasleak
  • Profesionalak
  • Publiko orokorra
  • Ikertzaileak

Kolaboratzaileak

  • Mundubira 500 - Elkano Fundazioa
  • Ikastaroa
    • Historia
    • Ikastaroak guztientzat
  • 04.Uzt - 05.Uzt
  • Miramar Jauregia
  • Gaztelera
    Euskara
  • Balio akademikoa: 20 ordu
  • Web