Elkanoren Euskal Herriko Barneko Bidaia

23.Ira - 24.Ira

Kod. F01-20

Ikastaroa euskaraz eta gaztelaniaz izango da eta bi hizkuntzetara itzuliko da

Erabilgarritasuna kalkulatzen...

Itxarote zerrenda
Data gaindituta

Juan Sebastian Elkanoren (1487-1526) bizitza Europako historiaren aldaketa handiko une batean gertatzen da, Erdi Arotik Aro Modernora igarotzearekin bat. Lehen mundubirako 500 urteen ospopakizuna, Juan Sebastian Elkano eta Espezietako uhartedira ontziratu zirenean gainerako euskaldunak bizi zuten ingurunea ezagutzeko, ikertzeko eta sakontzeko aukera aparta da.

Ikastaro honetan, itsasotik, gizon eta emakume horiek bizi izan ziren lurrera biratuko ditugu begiak, tokian tokiko jende arruntari erreparatuz. Eta ezaguera honek nabigatzaile haiek hobeto ulertzera eramango gaitu, zergatik ontziratu ziren eta zeintzuk ziren beraien motibazio sakonak hobeto ulertzera, alegia.

Eta gaurko perspektibatik Elkanoren bidaiak gure mundua nola aldatu zuen hausnartuko dugu, zer zor diogun Getariako nabigatzaileari, gaur egun garena eta garai hartako zer geratu zaigun hausnartze aldera.

Hitzaldiekin eta txostenekin egingo dugu, baina Getariako hiribilduaren garai hartako geratzen dena edo Oriako itsasadarrean nao haiek non eraikitzen ziren ere gure begiekin ikusiz. Eta hori guztia garaian adituak diren historialarien eskutik.

Ahozko Komunikazioak eta Diploma komunikazioa onenerako. Ahozko Komunikazio onenerako diploma  Bertaratuek hainbat diziplinetako lanak aurkeztu ahal izango dituzte, bereziki historikoak, gaiari buruz. Horretarako 250 hitzeko laburpena bidali beharko da info@elkanofundazioa.eus helbidera, 2020ko abuztuaren 31a baino lehen. Horien guztien balorazioa egingo da eta egileei jakinaraziko zaie onartuta dagoen edo ez. Elkano Fundazioak diploma bat emango dio aurkeztutako komunikazioen artean onenari. Informazio gehiago www.elkanofundazioa.eus

Helburuak

Juan Sebastian Elkano (1487-1526) bizi izan zen Euskal Herriaren garai hartako gizon eta emakumeen eguneroko bizitza, kezka eta interesak nolakoak ziren erakustea.

 

 

 

 

 

Bidaia haren ondorioei buruzko gogoeta egitea eta gaur egun gareneko Elkanori zer zor diogun hausnartzea.

1500.eko hiribildu bat edo itsasadar bat nola ziren bertan ikustea.

Jarduera nori zuzenduta

  • Unibertsitateko ikaslea
  • Unibertsitarioak ez diren ikasleak
  • Irakasleak
  • Profesionalak
  • Publiko orokorra

Metodologia

Kolaboratzaileak

  • Elkano 500 Fundazioa se hace cargo de los gastos del curso
  • Ikastaroa
    • Gizartea
    • Historia
    • Ikastaroak guztientzat
  • 23.Ira - 24.Ira
  • Miramar Jauregia / Getariako Arrantzaleen Kofradia
  • Gaztelera
    Euskara
  • Balio akademikoa: 20 ordu
  • Web