Entre el enigma y el estigma: una mirada a la realidad del suicidio

03.Ira - 04.Ira

Kod. O11-20

Jardueraren hizkuntz ofiziala: gaztelania

Erabilgarritasuna kalkulatzen...

Itxarote zerrenda
Data gaindituta

Tedros Adhanom Ghebreyesusm Osasunaren Mundu Erakundeko (OME) zuzendari nagusiak zera adierazi zuen: «Heriotza bakoitza tragedia bat da familia, lagun eta gertukoentzat. Alabaina, suizidioak prebenitu daitezke. Deialdi bat egiten diegu herrialde guztiei beren osasun eta prestakuntza programa nazionaletan suizidioa prebenitzeko eraginkortasun egiaztatua duten estrategiak modu iraunkorrean sar ditzaten.

Hitz horiek esan zituen «40 segundo zerbait egiteko» kanpainaren harira, joan den irailaren 10ean ospatutako Suizidioa Prebenitzeko Mundu Egunean.

Estatistika Institutu Nazionalak (INE) argitaratutako datuen arabera, 2017an 3.679 pertsona suizidatu ziren estatu osoan, eta horien artetik, 182 Euskal Autonomia Erkidegokoak ziren. Bai, gutxienez, 6 pertsonak oinaze handia jasaten dute heriotza bakoitzeko; suizidiotik bizirik ateratakoen kolektiboan 22.000 pertsona gehiago daude urtero.

Uda Ikastaro honetan, arazo hori azaleratzen jarraitu nahi dugu, eta hainbat tresna eman nahi ditugu, suizidioa prebenitzeko eta, horrela, dolu mota horren eraginpeko pertsonen kopurua murrizteko. Zentzu horretan, Euskadin Suizidioa Prebenitzeko Estrategiaren aplikazioaren lehen urteko balantzea ezagutu ahal izango dugu lehen eskutik.

Aurreko edizioetan izandako arrakasta ikusita, UPV/EHUko Uda Ikastaroek, Biziraun elkartearen (suizidiotik bizirik ateratakoen elkarte bakarra Euskadin) lankidetzaz, proposamen berri bat aurkezten dute, hainbat kolektibotarako interesgarriak izan daitezkeen edukiak biltzen dituena: Joxe Arregi teologoak erlijioari eta suizidioari buruz hitz egingo du; Andrea Gabilondo psikiatrak Euskadin Suizidioa Prebenitzeko Estrategiaren lehen urteko aplikazioaren balorazio bat egingo du; Suizidioa Ikertzeko, Prebenitzeko eta Esku hartzeko eta Suizidioagatiko Doluan diren Senideen eta Lagunen Elkarteko (RedAIPIS-FAeDS) hezkuntza psikologo eta presidente Montserrat Montés andreak hizpide izango ditu nerabeen suizidioaren prebentzioa eta pertsona maitatu bat suizidioz galdu duten senidei laguntzeko modua; Pedro Martín-Barrajón psikologoak, berriz, suizidatzeko arriskua duen pertsona baten aurrean jarraitu beharreko ildoak emango dizkigu, eta poertaera suiziden kasuan nola jardun behar den adieraziko digu; Iñaki Peña mediku paliatibistak eta Jon García psikiatrak heriotza duinari eta suizidioari buruzko mahai inguru batean parte hartuko dute; eta, bi jardunaldiak amaitzeko, Edurne Pasaban alpinistak bere bizi esperientziari buruz hitz egingo digu.

Helburuak

Suizidio gaietan interesa duten hainbat alderdiren inguruan gogoeta egitea, hala nola erlijioaren eta suizidioaren arteko lotura, eta heriotza duina eta suizidioa.

Euskadin Suizidioa Prebenitzeko Estrategiaren lehen urtea ebaluatzea. Suizidioa prebenitzeko tresna integral bat da, eta OMEk 2014an argitaratutako «Suizidioaren prebentzioa, agindu global bat» txostenean emandako gomendioak jasotzen ditu.

Oso kaltebera den nerabeen kolektiboan suizidioa prebenitzen saiatzeko jarraitu beharreko estrategia aztertzea, eta jakitea nola jokatu behar dugun pertsona maitatu bat suizidioz galdu duten senideen aurrean.

Suizidio arriskua duten pertsonen aurrean jarraitu beharreko ildoak ezagutzea eta portaera suiziden aurrean nola jokatu behar den jakitea.

Pertsona batek suizidatzea erabakitzen duenean zer sentimendu dituen lehen eskutik entzutea, eta egoera horri aurre egiteko estrategiak ezagutzea.

Jarduera nori zuzenduta

  • Unibertsitateko ikaslea
  • Unibertsitarioak ez diren ikasleak
  • Irakasleak
  • Profesionalak
  • Publiko orokorra
  • Suizidioari buruzko gauza gehiago jakin nahi dituzten pertsona guztiak.

Metodologia

Kolaboratzaileak

  • Eusko Jaurlaritza - Osasun Saila
  • Osakidetza
  • Ikastaroa
    • Gizartea
    • Ikastaroak guztientzat
    • Osasuna
    • Osasuna, pertsonekiko konpromisoa
    • Psikologia
  • 03.Ira - 04.Ira
  • Carlos Santamaría Zentroa
  • Gaztelera
  • Balio akademikoa: 20 ordu
  • Web