Erronkak

Uda Ikastaroen edizio honetan, zazpi gai nagusi nabarmendu nahi izan ditugu, gure eta hurrengo belaunaldien etorkizunari aurre egiteko funtsezkoak direlakoan: hezkuntza, zahartzaroa, iraunkortasuna, pandemia, genero-ikuspegia, euskal kultura eta gobernantza.

ERRONKAK deitu diegu, eta aurkituko ditugun desafioei hausnarketa eta eztabaidaren bidez erantzun nahi diegu, argia bilatzea helburutzat harturik.