Hezkuntza

Hezkuntza da faktore garrantzitsuenetako bat gizarte batek aurrera egin eta kultura sor dezan. Hala, hezkuntza onaren gakoak ezagutzeko eta teknologiak arlo horretan izan behar duen egitekoa argitzeko asmoz helduko diogu gaiari. Edizio honetan puntakoak diren herrialdeei begiratuta, aztergai izango dugu nola irakatsi eta hezi gaur egungo haurrak, etorkizunean gizarte bidezkoagoa, aberatsagoa eta iraunkorragoa eraiki dezaten. 

STEAM metodoa abian jartzea aztertuko dugu. Ikasketa-plan horren helburua da, haurrei zientzia, teknologia, ingeniaritza eta matematika modu integralean irakatsita, mundu errealean zuzenean aplikatu ahal izatea. Era berean, XXI. mendeko eskola publikoaren egoera aztertuko dugu, eta ikaskuntza elebidun eta eleanitzaren inguruan eztabaidatu, besteak beste.

Educación

Hausnarketan parte hartzera gonbidatzen zaitugu. Ezagutu hezkuntzari buruzko gure ikastaroak eta eman izena interesgarriak iruditzen zaizkizun horietan. 

IKASTAROAK EZAGUTU