Zahartzaroa

Agerikoa da gero eta zaharragoa den gizarte baterantz goazela, eta hori lorpen bat ere bada. Beharrezkoa da nola zahartu nahi dugun pentsatzea, kontuan hartuta ez dela bizitzaren zati bat, bizitza bera baizik. Gaur hartu behar ditugu biharko bizitza-kalitatean eragina izango duten erabakiak.  Gizarte gisa, belaunaldien arteko ituna behar dugu? Hiriak eta arkitektura eraldatu behar ditugu praktikoagoak eta funtzionalagoak izan daitezen?; azken finean, lagunkoiagoak izan daitezen? Nola antolatu beharko genituzke zaintza-lanak? Edizio honetan programa zabala prestatu dugu, galdera horiei guztiei erantzuten saiatzeko.  

Izan ere, pandemiak agerian utzi duenez, zaintza-ereduei eta adinekoen eskubideei buruz eztabaidatu beharra dago. Gainera, Alzheimerraren eta horren ikuspegi berrien inguruko ikastaroa ere egingo dugu.

envejecimiento

Hausnarketan parte hartzera gonbidatzen zaitugu. Ezagutu zahartzeari buruzko gure ikastaroak eta eman izena interesgarriak iruditzen zaizkizun horietan. 

IKASTAROAK EZAGUTU