Escuela Cáncer al Día, 11ª edición: 'Oncología de Precisión, la Oncología del Futuro que ya es Presente'

26.Eka - 28.Eka

Kod. O11-19

Jardueraren hizkuntz ofiziala: gaztelania

Erabilgarritasuna kalkulatzen...

Bi aukera hauek dituzu matrikula egiteko:

Online matrikula

Inprimakia deskargatu eta bidali

Itxarote zerrenda
Data gaindituta

Genetikari buruzko jakintzak direla eta, terapia onkologikoak erabateko aldaketa jasan du azken urteetan; horri esker, albo ondorio gutxiago dituzten farmako gero eta hautakor eta eraginkorragoak ari dira diseinatzen. Farmako horiei esker ohiko terapiekin pronostiko kaskarra zuten pazienteei itxaropen berriak eskain dakizkieke.

Ikastaroaren helburua farmako berri eta iraultzaile horiei buruzko jakintzak eguneratzea da, nola eragiten duten eta profil molekularren bidez hautaturiko pazienteei zer onura ekar diezaiekeen jakiteko. Aurrerabide horiek azaltzeko mediku adituak izango ditugu geure artean.

Ez dezagun ahaztu tratamendu onkologikoa taldelanean egiten dela, eta ez dela bakarrik medikuen kontua. Erizainek ere rol garrantzitsua betetzen dute. Pazientea, berriz, protagonista da. Ikastaro honetako saioetako batean pazienteek bizitakoaren eta erizaintzako profesionalen esperientziaren berri izango dugu.

Jardunaldi hau Eusko Jaurlaritzako eta Osakidetzako lankidetzarekin egindako “Osasuna, pertsonekiko konpromisoa” deitutako zikloaren barruan sartuko da. EAE-ko osasun publikoaren profesionalen prestakuntza eta gaurkotzeari zuzenduta dago eta matrikulan murrizpena eskeintzen du, tarifaren % 75ko deskontua hain zuzen ere. 

Helburuak

Doitasunezko Medikuntza izenekoa definitzea, baita haren egungo egoera eta etorkizuneko ikuspegiak ere, tumore gaiztoei dagokienez.

Tumoreen profil genetikoan oinarrituriko tratamendu onkologiko hautakor berriak aurkeztea.

Taldelanaren garrantzia azpimarratzea, erizaintzako profesionalak eta pazientea bera bilduta.

Jarduera nori zuzenduta

  • Unibertsitateko ikasleak
  • Irakasleak
  • Profesionalak
  • Publiko orokorra
  • Ikertzaileak

Kolaboratzaileak

  • Celgene
  • Novartis
  • Ipsen Pharma
  • MSD
  • Pfizer
  • Roche
  • Servier
  • Eskola
    • Osasuna
    • Osasuna, pertsonekiko konpromisoa
  • 26.Eka - 28.Eka
  • Miramar Jauregia
  • Gaztelera
  • Balio akademikoa: 30 ordu
  • Web