Escuela de Comunicación Ambiental 2021: comunicar la transición energética y climática

08.Ira - 09.Ira

Kod. I08-21

Erabilgarritasuna kalkulatzen...

Itxarote zerrenda
Data gaindituta

Uda Ikastaroa aurrez aurre ospatuko da eta online zuzenean parte hartzeko aukera ere egongo da ZOOM bidez. Matrikula prozesuan nola parte hartuko duzun aukeratu: aurrez-aurre edota online zuzenean.

Ihobe-Eusko Jaurlaritzaren Ingurumen Jarduketarako Sozietate Publikoak eta APIA-Ingurumen Informazioko Kazetarien Elkarteak antolatutako Ingurumen Komunikaziorako Eskola sortu da, maila globalean zein lokalean eragiten diguten bi kezka handiei erantzute aldera: komunikazioa eta ingurumena. Helburua da hausnarketa-gune bat sortzea eta ingurumen-erronka handien komunikazioari buruzko gako batzuk eskaintzea, hala nola klima-krisia, biodibertsitatearen galera, natura-ingurunearen kontserbazioa, ekonomia zirkularraren ezarpena eta garapen jasangarria.

Eskolaren hirugarren edizio honetarako, energiaren eta klimaren trantsizioa da gai nagusia, ingurumena integratuko duen eraldaketa sozial eta ekonomikoaren funtsezko une batean.

COVID19k eragin duen pandemiak zeharo markatu duen 2020. urtearen ondoren, Europako ekonomia suspertzeko erronka ekologikoak berrikuntza-aukera bilakarazi behar dira. Europako Batzordeak aurkeztu duen Itun Berdea hazkunde-estrategia berri bat da, Europar Batasuna gizarte ekitatibo eta oparo bihurtzera bideratua; helburua ekonomia modernoa sortzea da, hots, baliabideen erabileran ekonomia eraginkorra eta lehiakorra sortzea, 2050ean berotegi-efektuko gasen isuri garbirik egongo ez dena, eta hazkunde ekonomikoa baliabideen erabileratik bereizita egongo dena.

Trantsizioari zuzen heltzeko, informazio egokia eduki behar da, hargatik Ingurumen Komunikaziorako Eskolaren hirugarren ikasturte honetan, besteak beste, honako gai hauek jorratuko ditugu:

  • Klima eta energia binomioa
  • Klima-aldaketaren, biodibertsitatearen eta osasunaren arteko harremana
  • Glasgowko COP26
  • Komunikazioa ETEetatik ingurumenarekin lotuta.
  • Ingurumena tokiko informazioan
  • Komunikazio-formatu berriak

Helburuak

Klima- zein energia-trantsizio bikoitzaren erronkari komunikazio- eta dibulgazio-ikuspegitik heltzeko gakoak proposatzea.

Komunikazioaren eremutik, enpresen, erakundeen eta herritarren inplikazioa bultzatzea, modu jasangarriagoan bizitzeko (eta ekoizteko) ohitura eta portaeren aldaketan.

Jardunbide egokiak eta proposamen iradokitzaileak identifikatzea.

Gako nagusiak praktikan jartzea tailer praktikoekin.

Jarduera nori zuzenduta

  • Unibertsitateko ikasleak
  • Unibertsitarioak ez diren ikasleak
  • Irakasleak
  • Profesionalak
  • Publiko orokorra
  • Kazetariak, hezitzaileak, komunikatzaileak, ingurumeneko profesionalak

Kolaboratzaileak

  • Ihobe, Sociedad Pública de Gestión Ambiental del Gobierno Vasco
  • Gobierno Vasco, Desarrollo economico, sostenibilidad y medio ambiente
  • APIA-Asociación de Periodistas de Información Ambiental
  • Aurrez aurre eta online zuzenean ikastaroa
    • Ingurumen-komunikazioa eta hezkuntza
    • Iraunkortasuna
    • Komunikazioa
    • Ingurumen-komunikazioa eta hezkuntza
  • 08.Ira - 09.Ira
  • Miramar Jauregia
  • Gaztelera
  • Balio akademikoa: 20 ordu