Escuela de Otorrinolaringología. ¿Hemos mejorado el tratamiento de los trastornos de la audición?

20.Eka - 21.Eka

Kod. O06-19

Jardueraren hizkuntz ofiziala: gaztelania

Erabilgarritasuna kalkulatzen...

Bi aukera hauek dituzu matrikula egiteko:

Online matrikula

Inprimakia deskargatu eta bidali

Itxarote zerrenda
Data gaindituta

Zahartzea, zaratekiko esposizioa, ototoxikoen erabilera, zenbait sortzetiko anomalia edo bestelako anomalia etiologiko direla eta, entzumenaren galera edo hipoakusia da gure gizarteko gaixotasun nagusietako bat. Gaixotasun horrek eragindako ondorio sozioekonomikoek ezgaitasun eta kostu handiak sortzen dituzte. Otorrinolaringologia Eskola honetan entzumen nahasmenduen tratamenduen egungo egoerari helduko diogu.

Horretarako, entzuteko protesien, inplante osteointegratuen, erdiko belarriko inplanteen eta inplante koklearren arloko azken berritasunak aurkeztuko ditugu, hipoakusia mota desberdinak tratatzeko baliabide diren aldetik. Era berean, akufenoen tratamenduaren eta otologiako ikerketaren egungo egoera berrikusiko dugu, barne belarriko lesioak prebenitzeko eta hura birsortzeko aukerei dagokienez.

Jardunaldi hau Eusko Jaurlaritzako eta Osakidetzako lankidetzarekin egindako “Osasuna, pertsonekiko konpromisoa” deitutako zikloaren barruan sartuko da. EAE-ko osasun publikoaren profesionalen prestakuntza eta gaurkotzeari zuzenduta dago eta matrikulan murrizpena eskeintzen du, tarifaren % 75ko deskontua hain zuzen ere. 

Helburuak

Entzumen nahasmenduen tratamendua egun zer egoeratan den azaltzea.

Akufenoen tratamenduan egin diren azken aurrerabideak aztertzea.

Otologiako ikerketaren egungo egoera aurkeztea, barne belarriko lesioen prebentzioari eta tratamenduari dagokienez.

Entzuteko protesien, inplante osteointegratuen, erdiko belarriko inplanteen eta inplante koklearren arloko azken berritasunak aurkeztea, hipoakusia mota desberdinak tratatzeko baliabide diren aldetik.

Entzumena galtzea saihestuko duten prebentzio neurriak bultzatzea gizartean.

Jarduera nori zuzenduta

  • Unibertsitateko ikasleak
  • Unibertsitarioak ez diren ikasleak
  • Profesionalak
  • Ikertzaileak

Kolaboratzaileak

  • AMPLIFON
  • Eskola
    • Osasuna
    • Osasuna, pertsonekiko konpromisoa
  • 20.Eka - 21.Eka
  • Bizkaia Aretoa-UPV/EHU
  • Gaztelera
  • Balio akademikoa: 20 ordu