Estamos a tiempo, cómo caminar hacia las Vidas SOStenibles

22.Uzt - 24.Uzt

Kod. M05-19

Jardueraren hizkuntz ofiziala: gaztelania

Erabilgarritasuna kalkulatzen...

Bi aukera hauek dituzu matrikula egiteko:

Online matrikula

Inprimakia deskargatu eta bidali

Itxarote zerrenda
Data gaindituta

Gizateria gisa, erronka handiei egin behar diegu aurre: petrolioaren amaiera, klima aldaketa, prekarietatea, eskuin muturren gorakada, indarkeria matxistak, behin eta berriro urratutako Giza Eskubideak… Sistemaren krisia da, gizarte eta ekonomia ereduarena.

Oraindik, ordea, eromen hau gelditzeko eta bizitza erdigunean jartzeko garaiz gaude…”Kontsumitu eta isildu” pentsamendu bakarrari eta hazkunde mugagabeari aurre egiteko era asko daude. Uda Ikastaro honetan, aukera batzuk aztertuko ditugu 4 arlo hauetatik: energia, elikadura, zaintza eta ekonomia. Taldean eta modu dinamiko batean lan eginez, lehenik eta behin munduaren egoera aztertuko dugu 4 gai horiei dagokienez; gero, zer aldarrikapen ari diren egiten ikusiko dugu, eta, azkenik, gauzak aldatzeko gure egunero bizitzan zer egin dezakegun ikasiko dugu. Urratsez urrats, tipi-tapa, asko gara jada bide horretan goazenak… animatzen zara?

Helburuak

Kapitalaren metaketa ardatzean jartzen duen eredu baten aurrean, beste bat eraiki behar da, bizitza eta gure planetaren zaintza erdigunean jarriko duena. Horretarako, ekonomia, elikadura, zaintza eta energiaren ikuspegitik eginiko aldarrikapenei eta proposamenei buruz hausnartu eta eztabaidatu behar da, bizitza eredu jasangarriago baterako aldaketaren norabidean.

Talde lanaren, dinamika parte hartzaileen eta ikus-entzunezko materialen bidez, parte hartzaileek gure testuinguru globala hobeto ezagutzea, beste bizimodu batzuei buruz ikastea, eta pertsonalki nahiz kolektiboki aldatzeko gogoak sentitzea, gizarte justuago eta jasangarriago bat eraikitzen laguntzeko.

Jarduera nori zuzenduta

  • Unibertsitateko ikasleak
  • Unibertsitarioak ez diren ikasleak
  • Publiko orokorra
  • personas pertenecientes a colectivos y movimientos sociales

Kolaboratzaileak

  • Mugarik Gabe
  • Campaña Tipi-Tapa Bagoaz, Hacia Vidas Sostenibles
  • Diputación Foral de Gipuzkoa - Dirección de Cooperación al Desarrollo
  • Gobierno Vasco - Agencia Vasca de Cooperación Al Desarrollo
  • Tailerra
    • Ekonomia eta enpresa
    • Energia y ingurumena
    • Iraunkortasuna
    • Klima Aldaketa
  • 22.Uzt - 24.Uzt
  • Miramar Jauregia
  • Gaztelera
  • Balio akademikoa: 30 ordu
  • Web