Estandarización de la Contabilidad Social

11.Aza - 12.Aza

Kod. E17-20

Jardueraren hizkuntz ofiziala: gaztelania

Erabilgarritasuna kalkulatzen...

Itxarote zerrenda
Data gaindituta

Udako ikastaro honetan, erakundeen gizarte funtzioari buruzko diziplinarteko eztabaida eta gogoeta bultzatu nahi da. Jasangarritasunean lagunduko duten erakunde eta enpresa mota berri bat sendotzeko interesa duen publiko zabal batentzat irekita, ikastaroak gaur egun gizarte osoarentzat sekulako garrantzia duen gai bati heltzen dio: erakundeek sortutako gizarte balioaren kuantifikazioa eta haren estandarizazioa.

Gaur egun gizarte kontabilitatea sendotzeko, haren estandarizaziorako aurrerapausoak eman behar ditugu, erakundeetako datu indibidualak kanpoko erreferenteren batekin alderatu ahal izateko eta ez soilik erreparatzeko balioaren sorreraren urteetako barne eboluzioari.

Estandarizaziorako adierazleak aurkeztuko dira, eta horiek hainbat arlo eta jardueratan modu sektorialean ezartzea proposatuko da; era berean, genero ikuspegia landuko da, generoaren araberako balioaren banaketa aztertuta.

Kanpo erreferenteak finkatzea erabilgarria izango da, komunikaziorako eta erakundearen estrategiarako ez ezik, beste stakeholder batzuek ere (administrazioa, bezeroak, finantzatzaileak, lan kontratudun langileak…) erabaki informatuak hartzeko aukera izan dezaten, erakundearen inguruan.

Adierazleek modu aktiboan lagunduko diete erakundeei, beren jarduera GJHetara orientatu dezaten; izan ere, horien bidez, erakundeek beren ekarpena dirutan zenbatzeko eta beren GAP ideal-erreala kudeatzeko aukera izango dute. Orain dela gutxi SDG Academy-k udako ikastaroaren zuzendaritzak eta bertako irakasle batzuek garatutako UPV/EHUko Gizarte Kontabilitateko MOOC ikastaroari emandako sariak (Winner 2019) haren baliagarritasuna bermatzen du.

Erakunde baten errendimendua neurtzeko ikuspegi tradizionalak hark akziodunentzat sortutako balioak bakarrik hartzen du kontuan; hortaz, oinarrizko adierazleak finantza arlokoak dira. Ikuspegi berri batetik, ordea, jasangarritasunak balio kontzeptu zabalago bat hartzen du, eta haren barruan, stakeholder guztiei, ez soilik akziodunei, banatutako balioa sartzen da. Era berean, erakundeak hari lotutako askotariko interes taldetan sortutako eragin ez-ekonomikoak ere sartzen ditu, modu integratu eta sistematiko batean. Balio zabal horri gizarte balio deitzen diogu, erakunde batek gizarte osorako sortzen duen balio erreala islatzen duelako, eta lagungarria izan beharko luke erakundeen kudeaketarako.

 

Gizarte balioaren monetizazioaren eta haren estandarizazioaren teoria eta praktikaren gai nagusiak modu integratuan eta zabalean lantzeko, zeharkako bost gai ardatz nagusi daude:

  1. Proposatutako estandarizazio indizeak
  2. Gizarte balioaren estandarizazio sektoriala
  3. Eskalagarritasun ahalmena duten gizarte balioko proiektuak
  4. Esperientzia berritzaileak hainbat sektoretan
  5. Gizarte balioaren estandarizazioa, administrazio publikoetatik.

Ardatz horiek askotariko sakontze maila eta publikoaren arabera antolatutako hainbat saioren bidez landuko dira. Horrela, ikastaro eskuragarri bat eskaini nahi da, ikasleen askotariko interesei, jakin-minei eta ezagutzei erantzuteko. Saioetan, inplikatutako eragile bakoitzaren eduki espezifikoetan aurrera egiteko aukera izango dugu, eta guztiontzat interesgarriak diren esperientziak partekatuko dira.

Udako ikastaroa ezinbesteko ekitaldia da, gizarte balioaren eraginpeko eragileak biltzen dituzten eta gizarte balioaren sorreran eta kuantifikazioan eragiten duten sareak indartzeko, eta parte hartzen duten ikasleen heterogeneitatea aintzat hartuta antolatu da. Ikastaro honen helburua da erreferentziako topaleku bihurtzea da, erakundeen gizarte balioaren sorreran eta haren kuantifikazioan interes erreala duten pertsonak biltzeko, hau da: enpresaburuak, profesionalak, zuzendariak, akademikoak, ikertzaileak, ikasleak eta publikoa, oro har.

Helburuak

Gizarte kontabilitateak sortutako gizarte balioaren estandarizaziorako proposatutako adierazleak aurkeztea.

Aurrera egitea, gizarte balio erantsiko indize estandarizatu baterako bidean.

Diziplinarteko eztabaida eta gogoeta bultzatzea, erakundeen gizarte zeregina eta haien jarduera sektorean sortutako gizarte balioa ardatz hartuta.

Diziplinarteko eztabaida eta gogoeta bultzatzea, erakundeen gizarte zeregina eta generoaren ikuspegiaren arabera sortutako gizarte balioaren banaketa ardatz hartuta.

Ezagutza transferitzea jarduera arduratsu eta jasangarrietan aurreratuen dauden erakundeetatik EAEko enpresa txiki eta ertainetara, enpresa horien balioaren sorrera eta haren banaketa orekatua optimizatzeko.

Networka sortzea, jasangarritasunaz eta gizarte balioaz arduratzen diren enpresa eta erakundeen artean.

Gaur egungo paradigma ekonomikoa birplanteatzea eta enpresaren gizarte funtzioan oinarritutako kontabilitate bat garatzen laguntzea.

Jarduera nori zuzenduta

  • Unibertsitateko ikaslea
  • Irakasleak
  • Profesionalak
  • Publiko orokorra

Kolaboratzaileak

  • Asociación Aurkilan para la Investigación y Promoción de la Economía Social y Solidaria
  • Geaccounting
  • Grupo investigación ECRI
  • Eskola
    • Ekonomia eta enpresa
    • Iraunkortasun Ekonomikoa
    • Iraunkortasuna
  • 11.Aza - 12.Aza
  • Bizkaia Aretoa-UPV/EHU
  • Gaztelera
  • Balio akademikoa: 20 ordu
  • Web