Estrategias de (re)naturalización de la ciudad

01.Uzt - 02.Uzt

Kod. A01-21

Jardueraren hizkuntz ofiziala: gaztelania

Erabilgarritasuna kalkulatzen...

Itxarote zerrenda
Data gaindituta

Uda Ikastaroa aurrez aurre ospatuko da eta online zuzenean parte hartzeko aukera ere egongo da ZOOM bidez. Matrikula prozesuan nola parte hartuko duzun aukeratu: aurrez-aurre edota online zuzenean.

Deskonfinamenduan, guztiz jabetu gara ingurune naturalarekiko loturak birformulatzeko eta naturarekiko errespetuz bizitzeko beharraz –giza espezie gisa naturaren parte garen neurrian–.

Nekez aurreikus dezakegu zer eragin izango duen COVID-19ak epe luzera gure hirietan. Hala ere, egoera hau inflexio puntu bat da, eta gonbidatu egiten gaitu gogoeta egitera gure hiri ohituren erresilientziari, haien osasunari eta bizigarritasunari buruz.

Argi dago une honetan aukera bat dugula hiri eredu jasangarriagoetarantz aldatzeko, eta paradigma aldaketa horrek apustu egin behar du hirien (ber)naturalizazioaren alde.

Hiri habitata hobetzeak eskatzen du eraldaketa ikuspegi eta irizpide berriak zehaztea, ingurumenaren eta jasangarritasunaren ikuspegietatik. Espazio libreak diseinatu eta kudeatzeko praktikak (ber)formulatu behar ditugu, hiri paisaia osasuntsuago eta naturalizatuago baten alde.

Horretarako, garrantzitsua da kontuan hartzea hirietako espazio libreen multzoak oinarrizko eginkizun bat duela azpiegitura berde multi-eskalarraren (hiri-lurralde azpiegitura) ezaugarritzean, kalitatean eta funtzionamendu egokian, eta azpiegitura horren mende daude ekosistemen osasuna, gizakiaren ongizatea eta hirien bizigarritasuna.

Uda Ikastaro honek, tresna estrategiko gisa, eraldaketa ereduak eta jarraibideak proposatu nahi ditu hiri paisaia eraginkorrago, jasangarriago eta naturalizatuago bat sustatzeko, hiriaren azpiegitura berdearen funtzionamendu egokia bermatuko duena.

Gida modura –ekintzen batura edo toolkit–, ingurumenaren, paisaiaren eta diziplina anitzeko ikuspegietan oinarritutako soluzioak aurkeztuko dira. Soluzio horiek sortzen dira hiri espazioaren interpretazio batetik, zeinaren arabera espazio hori ingurunearekin kontaktuan dagoen sistema konplexu eta dinamiko bat den.

Helburuak

Aldaketen aurrean, egokitzapen eta mitigazio estrategia erresilienteak definitzea.

Balioak eta zaurgarritasunak zehaztea hirien aldaketarako aukera gisa, egungo eta etorkizuneko erronkei aurre egiteko (COVID-19, larrialdi klimatikoa…).

Kontuan hartzea diziplina anitzeko ikuspegia hiri espazioen diseinuan.

Hiriko espazio libreen transformazio potentziala identifikatzea.

Tokian tokiko baliabideei balioa ematea eta baliabide horien erabilera jasangarrirako estrategiak definitzea.

Diseinu tresnak erabiltzea naturan oinarritutako soluzioetatik (NBS) abiatuta.

Hiri paisaiaren diseinu ekologikoaren osagai aldakor eta dinamikoa barneratzea.

Azpiegitura berdearen funtzioak zehaztea, lekuaren beharren arabera, eta diseinura eramatea.

Jarduera nori zuzenduta

  • Unibertsitateko ikasleak
  • Unibertsitarioak ez diren ikasleak
  • Irakasleak
  • Profesionalak
  • Publiko orokorra

Kolaboratzaileak

  • DSF
  • Aurrez aurre eta online zuzenean ikastaroa
    • Arkitektura
    • Energia y ingurumena
    • Iraunkortasuna
    • Ekosistemak eta baliabide naturalak
  • 01.Uzt - 02.Uzt
  • Miramar Jauregia
  • Gaztelera
  • Balio akademikoa: 20 ordu