Europako gizarte berrikuntzako errefereentako bat ezagutu nahi al duzu? Gureak taldea mugitzen duten ideiak

24.Mar

Kod. K01-21

Erabilgarritasuna kalkulatzen...

Itxarote zerrenda
Data gaindituta

Mintegiaren helburua ALC-k EMUNekin lankidetzan Gureak taldeari buruz egindako ikerketa partekatzea da. Mintegiko parte-hartzaileekin partekatuko den artikulu batean laburbildu da ikerketa hau, eta Gipuzkoako enpresa garrantzitsuenetariko bat bihurtzeko hartutako erabaki estrategikoak hobeto ulertzen saiatzen da. Horren osagarri, Gureak-en balio-sistemari buruzko hausnarketa egiten du ikerketak, Gipuzkoako giza garapen iraunkorraren eredu den aldetik.

Helburuak

Gureak oinarri duen kultura-ereduari balioa ematea.

Gizarte-kohesioaren eta gizarteratzearen inguruko aukerak eta erronkak partekatzea.

Gureak eredua eta Gipuzkoako lurraldearen eredua eta ekosistema giza garapen iraunkorreko eredu gisa lotzea.

Eredu hori garapen iraunkorreko eta gizarte-aldaketako adituekin alderatzea.

Jarduera nori zuzenduta

  • Publiko orokorra

Kolaboratzaileak

  • Gureak
  • Agirre Lehendakaria Center
  • Gipuzkoako Foru Aldundia
  • Online ikastaroa zuzenean
    • Artea eta Kultura
    • Ekonomia eta enpresa
  • 24.Mar
  • Online zuzenean
  • Gaztelera
    Euskara
  • Balio akademikoa: 10 ordu