Euskal Esperientzia Zientzia Zabalkuntzan (EEZZ18)

Euskal Esperientzia Zientzia Zabalkuntzan (EEZZ18)

Eka. 14 - 15. Eka, 2018 Kod. Z09-18

Azalpena

Kultura zientifikoa gizartean bultzatzea beharrezkoa da gizarte askeago bat eraiki eta etorkizuneko erronka eta erabakiei arduraz erantzuteko gai izango den gizadia eratzeko. Horretarako, zientzia zabalkundea derrigorrezkoa da. Zientziaren dibulgazioan gero eta ekimen eta proiektu gehiago aurkezten dira urtero, Espainia mailan gorakada nabarmena bizitzen ari delarik Naukas bezalako masa fenomenoen eskutik, ehunka eta batzuetan milaka pertsona biltzen diren ekitaldietan.

Euskal Herrian ere, zientziaren komunikazioan eta dibulgazioan euskaraz diharduen komunitatea zabala da eta antolatzen dira ekitaldi handiak ere bai. Tamalez, gure artean oraindik koordinazioa eta elkarlana ez da behar adinekoa. Bilera zientifiko honen bidez, orain arte izan ez dugun testuingurua eskaini nahi diogu komunitateari esperientziak eta proiektuak partekatu eta zientzia zabalkundearen erronkak aztertzeko. Hartu eman hori gurea bezalako komunitate batentzat beharrezkoa dela uste dugu.

Batzorde antolatzailea:

Jon M. Matxain, UPV/EHU-DIPC, Donostia-San Sebastian (chair)

Amaia Arregi, DIPC, Donostia-San Sebastian (chair)

Idoia Mugika, CFM (CSIC-UPV/EHU), Donostia-San Sebastian (chair)

Uxune Martinez, Euskampus-UPV/EHU Kultura Zientifikoko Katedra, Bilbo (chair)

Irakurri gehiago

Helburuak

Euskal Herrian zientziaren zabalkundean egiten diren ekimenen mapa orokorra osatzea. Mapa hau erreala zein birtuala izango da, interneten egiten diren ekimenak ere barne hartuz.

Zientzia zabalkuntzan parte hartzen duten eragileen foro bat gauzatzea. Horretarako, zientzia-komunikazioaren profesionalak, irakasleak, ikerlariak, kazetariak, adituak eta talde zein pertsona afizionatuak biltzea espero dugu.

Euskaraz egiten den zientzia zabalkuntzan parte hartzen duten eragileen saretzea eta elkarlana bultzatzea. Horrela, zientzia zabalkundean diharduten pertsona eta erakunde euskaldunen komunitatea sendotu nahi da.

Irakurri gehiago

Kolaboratzaileak

  • Asociación de Investigación MPC
  • Donostia International Physics Center (DIPC)
  • UPV/EHU
  • CFM (CSIC-UPV/EHU)
  • UPV/EHU Kultura Zientifikoko Katedra
  • Eusko Jaurlaritza

Zuzendariak

Jon Matxain Beraza

UPV/EHU

Amaia Arregi Buldain

DIPC

Matrikula prezioak

MATRIKULA PREZIOAK2018-06-14 arte
0 EUR
50,00 EUR

Kokalekua

Carlos Santamaría Zentroa

Elhuyar plaza 2, 20018 - Donostia

Gipuzkoa

43.308668030337024,-2.011519968509674

Carlos Santamaría Zentroa

Elhuyar plaza 2, 20018 - Donostia

Gipuzkoa