Euskal polizia- eta krimen-eleberrigintza: literatura eta didaktika

13.Urr - 14.Urr

Kod. L02-20

Ikastaroaren hizkuntzak euskara eta gaztelania izango dira aldiriko itzulpenik GABE

Erabilgarritasuna kalkulatzen...

Itxarote zerrenda
Data gaindituta

Polizia- eta krimen-eleberrigintza sasoi onean dagoen generoa da; hainbeste, non gaur egun argitaratzen diren eleberri asko eta asko klabe poliziakoan idatzitakoak dira, nahiz eta berez genero horretakoak ez izan. Ikastaro honetan euskaraz argitaratutako polizia- eta krimen-eleberrigintzaz jardungo dugu, alderdi batzuetatik. Hasteko, generoaren definizioaz, generoaren arrakastaren gakoak eta generoak euskal literatura-sisteman betetzen dituen tokia eta funtzioak izango ditugu aztergai. Bigarrenik, azken hamarkadetan euskaraz argitaratutako polizia eta krimen-nobela eta egile esanguratsuenak aletuko dira (baita gaztelaniaz idatzi eta Euskal Herrian kokatutakoak ere). Azkenik, alderdi didaktikoa, hau da, polizia- eta krimen-eleberriak hezkuntza-sisteman nola erabil daitezkeen aztertuko da, kontuan hartuta gazteak irakurzaletzeko tresna ezin hobea dela, haien artean daukan arrakasta dela eta.

Hizlariak literatura adituak izango dira, UPV/EHUkoak zein kanpoko beste unibertsitatetakoak.

Helburuak

Polizia eta krimen-eleberrigintzaren sistema eta arrakastaren gakoak azaltzea.

Euskarazko polizia- eta krimen-eleberrigintza aztertu eta testuinguru orokorrean kokatzea.

Euskal idazle zenbaitek gaztelaniaz idatzitako polizia eta krimen-eleberriak aztertzea.

Polizia- eta krimen-eleberrigintzaren erabilera didaktikoak, bereziki Bigarren Hezkuntzan.

Jarduera nori zuzenduta

  • Unibertsitateko ikaslea
  • Irakasleak
  • Publiko orokorra

Metodologia

Kolaboratzaileak

  • LAIDA, Literatura eta Identitatea Ikerketa Taldea
  • Ikastaroa
    • Hezkuntza
    • Hizkuntzalaritza eta literatura
  • 13.Urr - 14.Urr
  • Bizkaia Aretoa-UPV/EHU
  • Gaztelera
    Euskara
  • Balio akademikoa: 20 ordu