Euskal sortzaileak: Teresa Del Valle, bidegile eta gidari

05.Uzt - 06.Uzt

Kod. K11-21

Erabilgarritasuna kalkulatzen...

Itxarote zerrenda
Data gaindituta

Uda Ikastaroa aurrez aurre ospatuko da eta online zuzenean parte hartzeko aukera ere egongo da ZOOM bidez. Matrikula prozesuan nola parte hartuko duzun aukeratu: aurrez-aurre edota online zuzenean.

Teresa del Valle antropologoaren ibilbidean jorratutako arloak, eta bereziki berak zuzendutako "Mujer Vasca: imagen y realidad" liburu ezinbestekoa izango ditu ikastaro honek jomugan. Bereziki, euskal emakumezkoari buruzko azken ikerlan eta hausnarketak geureganatu nahiko genituzke, antropologia feminista, literatur ikerketak, historia edo bertsolaritza bezalako arloak jorratuz. Genero ikuspuntutik egindako ikerlanen gaurkotasun eta erakarmena aitortuz, Del Vallerekin berarekin berbisitatuko ditugu azken hamarkada hauetan euskal emakumearen errealitateaz kaleratu diren irudi eta gogoetak. Ikastaroa bi egunetan dago antolatuta eta egun bakoitzak ardatz tematiko bat izango du. Lehenengo egunean Teresa del Valleren ibilbidea eta genealogia landuko dira. Bigarrenean, berriz, Teresa del Valleren ondarea.

Helburuak

Teresa del Valle antropologoak zuzendutako Mujer Vasca: Imagen y Realidad (1985) liburua gaurtik irakurtzea

Genero ikuspuntutik hainbat diziplinetan euskal emakumeeei buruzko ikerketan egin diren ekarpenez jardutea.

Teresa del Valleren lanaren maila intelektuala, pedagokikoa eta gidaritzako aitortu.

Uda Ikastaroan jorratuko diren arloekin eta ekarpenekin argitalpen bat egin EHUren Argitalpen Zerbitzuan

Jarduera nori zuzenduta

  • Unibertsitateko ikasleak
  • Unibertsitarioak ez diren ikasleak
  • Irakasleak
  • Profesionalak
  • Publiko orokorra

Kolaboratzaileak

  • Bizkaiko Foru Aldundia. Kultura, Euskara eta Kirol Saila
  • Memoria HIstorikoa Literatura Iberiarretan (MHLI) Ikertaldea (IT 1047-16)
  • AFIT (Antropología Feminista Ikerketa TAldea)
  • Eusko Ikaskuntza
  • Jakiunde
  • Aurrez aurre eta online zuzenean ikastaroa
    • Artea eta Kultura
    • Donostia Kultura
    • Hizkuntzalaritza eta literatura
    • Euskal Kultura
  • 05.Uzt - 06.Uzt
  • Bizkaia Aretoa-UPV/EHU
  • Gaztelera
    Euskara
  • Balio akademikoa: 20 ordu