Excellence in Basque Studies VII. Genero ikasketak.

10.Uzt - 11.Uzt

Kod. G6-17

Erabilgarritasuna kalkulatzen...

Bi aukera hauek dituzu matrikula egiteko:

Online matrikula

Inprimakia deskargatu eta bidali

Itxarote zerrenda
Data gaindituta

Euskara eta euskal kultura nazioartean sustatu eta hedatzea du helburu Etxepare Euskal Institutuak. Gaur egun, 35 irakurletza ditu Euskal Herritik kanpoko unibertsitateetan, eta horietan euskara eta euskal kulturako 29 irakasle ditu. Horiez gain, 8 katedra ere sortu ditu, beste horrenbeste unibertsitatetan. Ikastaro honek egungo irakurleen eta etorkizunekoen formazioa sendotu nahi du, eta horretarako, euskararen eta euskal kulturaren jakintza arlo desberdinetako adituak gonbidatu ditu, aurreko sei urteetako bide beretik. Hortik “Excellence in Basque Studies VII” izenburua.

Aurtengoan, genero ikasketak izango dira hizpide eta genero ikasketek beste disziplinekin dituzten harremanak landuko dira, besteak beste, literaturarekin edo nazionalismoarekin. Genero ikasketek nazioartean duten garrantzia ere mintzagai izango da.

 

Helburuak

Kolaboratzaileak

  • UPV/EHU
  • Etxepare  Euskal Institutua
  • Ikastaroa
    • Gizarte Zientziak
    • Kultura
  • 10.Uzt - 11.Uzt
  • Miramar Jauregia
  • Euskara
  • Balio akademikoa: 20 ordu