Farmakokutsadura: sendagaien ingurumen-inpaktua

17.Eka

Kod. W03-21

Erabilgarritasuna kalkulatzen...

Itxarote zerrenda
Data gaindituta

Farmakokutsaduraren arazoa deskribatzea eta egon daitezkeen konponbideak eztabaidatzea ahalbidetuko duen hitzaldia

Argi dago bizi garen mundua gero eta kutsatuago dagoela. Jendartean oso ongi ezagutzen dira hidrokarburoek, metal astunek, pestizidek eta abarrek eragindako toxikotasun arazoak. Hala ere, aspaldidanik, oso kontuan hartzen hasi dira interes emergenteko kutsatzaileak, eta horien artean nabarmentzen dira botikak. Gaur egun, mundu osoan, farmakologikoki aktiboak diren 4.000 substantzia inguru erabiltzen direla kalkulatzen da, bai giza medikuntzan, bai albaitaritzan. Sendagaien kontsumoa hazten ari da etengabe, eta, kalkuluen arabera, iaz bakarrik 4,5 trilioi dosi kontsumitu ziren. Logikoa denez, zenbat eta botika gehiago erabili, ingurumenera iristen den sendagai hondakinen bolumena ere handitu egingo da.

Sendagaiak hainbat bidetatik irits daitezke ingurumenera: ekoiztean, kontsumitzean eta hondakinak maneiatzean. Gaur egun, iturri nagusia hondakin urak direla uste den arren, botikak beste bide batzuetatik ere irits daitezke uretara, besteak beste, akuikulturatik, nekazaritza sektorean jariatutako uretan, eta abar.

Hondakin urak arazteko estazioak ez daude berariaz diseinatuta botikak ezabatzeko; beraz, botika batzuk modu eraginkorrean ezabatzen dira, baina beste batzuk bere horretan gelditzen dira, eta ibai eta txoko ekologikoetara isuri.

Orain arte, 700 botika baino gehiagoren hondakinak aurkitu dira ingurumenean, batez ere hondakin uretan, ibaietan eta aintziretan, baina baita lurzoruan, airean eta edaten dugun iturriko urean ere. Dena den, oraindik ez dakigu ezer substantzia askori buruz, eta herrialde batzuetan oso informazio mugatua dago. Botika batzuek, oxazepamak adibidez, hainbat hamarkadatan irauten dute degradatu gabe.

Zoritxarrez, diklofenakoaz gain, frogatuta dago beste botika askok ere ondorio kaltegarriak dituztela ingurumenean. Agian ezagunenak dira antisorgailu hormonalek arrainen eta anfibioen feminizazioa eragiten dutela edo antibiotikoak isurtzeagatik erresistentziak agertzen direla. Normalean erabiltzen ditugun botikek eragina duten diana terapeutikoak eta sistema fisiologikoak ez dira gizakionak bakarrik, eta seinale bide eta egitura horietako asko organismo bizi ugaritan daude. Berriki egindako azterlanek iradokitzen dutenez, botika jakin batzuk, beste kutsatzaile batzuekin gertatzen den bezala (pestizidak, adibidez), kate trofikoan metatu daitezke, eta, beraz, arrainen eta ornogabeen ehunetako kontzentrazioak ibai eta aintziretakoak baino handiagoak izan daitezke. Gainera, biometatze prozesu hori ez da ingurune urtarrera mugatzen, izan ere, egiaztatu da simaurreko kakalardoek parasitoen aurkako botikak metatu ditzaketela, hala nola, ibermektina ehunetan.

Botikak funtsezko ondasunak dira, eta babestu egin behar ditugu. Farmakokutsaduraren azterketak ez du mugatu behar edo ez du oztopo izan behar sendagaiak horien beharra duten pazienteengana iristeko, baina, aldi berean, horrek ez du eragotzi behar sendagaiek gure ekosistemetan dituzten ondorioak hobeto ezagutzea. Ezin ditugu bereizi gizakion eta animalien osasuna eta ongizatea eta gure ingurumenarekiko eta landare, animalia eta txoko ekologikoekiko oreka. Gure lehentasunetako bat oreka hori bilatzea izan behar du.

Jarduera nori zuzenduta

  • Unibertsitateko ikasleak
  • Unibertsitarioak ez diren ikasleak
  • Irakasleak
  • Profesionalak
  • Publiko orokorra
  • Aurrez aurre eta online zuzenean ikastaroa
    • Iraunkortasuna
  • 17.Eka
  • Miramar Jauregia
  • Gaztelera
    Euskara

Interesgarria izan daiteke zuretzat ...

Zikloak