Fisioterapia activa como palanca de cambio durante el envejecimiento

16.Ira

Kod. U07-21

Ikastaroaren hizkuntzak gaztelania eta ingelesa izango dira aldiriko itzulpenik GABE

Erabilgarritasuna kalkulatzen...

Itxarote zerrenda
Data gaindituta

Uda ikastaro honen helburua da ezagutaraztea fisioterapiaren eta zahartze osasuntsuaren alorretako ikerketan egin diren azken aurrerapenak, eta zahartze osasuntsuak urte gehiago desgaitasunik gabe bizitzeko helburuari begira duen garrantzia nabarmentzea. Fisioterapiaren hainbat arlotako nazioarteko ikerlariek fisioterapian egin diren azken urratsak azalduko dituzte, eta erakutsiko dute zer garrantzia duen zahartze aktibo osasuntsuak bizi kalitatean eta zahartze duin bat izateko xedean.

ikastaro hau erreferentzia puntu izatea nahi dute, ohitura osasuntsuen sustapenean lan egin nahi duten fisioterapeuta guztientzat, egungo ebidentzia zientifikoan oinarritua eta atzerrian aitortza duten hizlarien bermeaz. Bestetik, aukera bat izan daiteke zahartzearen alorrean ari diren osasun zientzietako eta gizarte zientzietako profesionalei erakusteko fisioterapiaren aplikazioak hainbat arlotan: osasun mentala, hauskortasuna, arnas aparatua, uroginekologia, ariketa terapeutikoa, fisioterapia uretan, dementziak, adimen urritasuna, etab.

Helburuak

Erreferentziazko topagune bat sortzea zahartzearen alorrean diharduten fisioterapeutentzat eta alor horretan formatu nahi dutenentzat.

Hainbat fisioterapia programa erakustea osasun zientzietako, jarduera fisikoaren eta kirolaren zientzietako eta gizarte zientzietako gainerako profesionalei, zahartze osasuntsuaren sustapena lantzen dutenak ikuspuntu interdimentsional batetik. Zahartzearen alorra lantzen duten beste gaitasun profesional batzuekiko komunikazio kanalak sortzea.

Fisioterapia hurbiltzea gizartera eta administrazio publikoetara, zahartzearen etapa guztietan bizi kalitatea bermatuko duten politiketan lan egiteko, eta desgaitasun urte kopuru ahalik eta txikiena izango duen bizi itxaropen bat emateko.

Jarduera nori zuzenduta

  • Unibertsitateko ikasleak
  • Unibertsitarioak ez diren ikasleak
  • Irakasleak
  • Profesionalak
  • Publiko orokorra

Kolaboratzaileak

  • Colegio oficial de fisioterapeutas del País Vasco
  • Eusko Jaurlaritza - Osasun Saila
  • Osakidetza
  • Online ikastaroa zuzenean
    • Osasuna
    • Osasuna, pertsonekiko konpromisoa
    • Zahartzaroa
    • Zahartzaroa
  • 16.Ira
  • Online zuzenean
  • Gaztelera
    Ingelera
  • Balio akademikoa: 10 ordu